Demi Vollering
2024/05/12 - 16:44
Volleringen eraso erabakigarria eta iritsiera, Itzuliko 3. etapan
Demi Volleringek (SD Worx-Protime) irabazi du 2024ko Itzulia Women lasterketa, hirugarren etapan garaipena bereganatuta. Herbeheretarrak azken etapan erakustaldia emanda jantzi du txapela.
2024/05/12 - 16:07
Demi Vollering, Mischa Bredewold eta Juliette Labous, Itzulia Womeneko azken podiumean
Demi Volleringek irabazi du 2024ko Itzulia Women. Hebeheretarrarekin batera, Bredewold taldekide eta herrikidea eta Labous frantziarra izan dira aurtengo ekitaldiko podiumean.
2024/05/12 - 15:46
Volleringek irabazi du 2024ko Itzulia, azken etapan erakustaldia emanda
Demi Vollering da 2024ko Itzulia Women lasterketako txapelduna. Herbeheretarrak erasoa jo du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta aurkari guztiak atzean utzi ostean bereganatu du garaipena. Mischa Bredewold izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Juliette Labous hirugarren.
2024/05/11 - 15:50
Bredewoldek lidertza sendotu du Itzulian, bigarren etapa jarraian irabazita
Mischa Bredewoldek bigarren etapa garaipena bereganatu du aurtengo Itzulia Women lasterketan, eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du. Herbeheretarra esprintean nagusitu zaie Mavi Garciari eta Juliette Labousi.
2024/05/10 - 16:03
Itzuliko lehen etapako azken kilometroa
Mischa Bredewoldek (SD Works) irabazi du 2024ko Emakumeen Itzuliko lehen etapa. Esprintean erabaki da irabazlea, eta amaierako metroetan Bredewold izan da onena. Arlenis Sierrak (Movistar) amaitu du bigarren eta Demi Vollering (SD Works) izan da hirugarren.
2024/05/10 - 15:31
Bredewoldek jantzi du Itzuliko liderraren elastikoa, estreinako etapa irabazita
Mischa Bredewoldek irabazi du 2024ko Emakumeen Itzuliko lehen etapa, eta, horrela, herbeheretarra da lasterketako lehen liderra. Garaipena esprintean erabaki da. Arlenis Sierra izan da bigarren eta Demi Vollering hirugarren.
2024/05/09 - 22:04
Irabazi Itzulia Womeneko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
2024an, EITBk Itzulia Womeneko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2024/05/09 - 21:11
2024ko Emakumeen Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda
Probak 111 txirrindulari izango ditu guztira, 20 taldetan banatuta. Parte-hartzaileen artean izango dira emakumezkoen nazioarteko tropeleko izen ospetsuak, tartean lasterketako lehen bi edizioetako irabazleak, hots, Demi Vollering (2022) eta Marlen Reusser (2023).
2024/05/08 - 17:36
Demi Vollering, Itzulia Womeneko izarra
Espainiako Itzulia irabazi berri du Demi Vollering txirrindulari nedelandarrak. Itzulia Womenen lehen edizioa ere hark irabazi zuen; aurten faborito nagusien artean dago.
2024/05/02 - 22:15
Vollering da Vueltako lider berria, Rapitan Gotorlekuko gainean indartsuena izan ondoren
SD Worx-Protimeko txirrindulariak 31 segundoko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian bigarrena den Elisa Longo-Borghini italiarrari.
2024/05/02 - 21:46
Itzulia Womenen hirugarren edizioa aurkeztu dute
Txirrindulariek 358,9 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan banatuta. Marlen Reusser, egungo irabazlea, da probako faborito nagusia. Maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko den lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
2024/05/02 - 20:45
2024ko Emakumeen Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda
Probak 120 txirrindulari izango ditu guztira, 20 taldetan banatuta. Parte-hartzaileen artean izango dira emakumezkoen nazioarteko tropeleko izen ospetsuak, tartean lasterketako lehen bi edizioetako irabazleak, hots, Demi Vollering (2022) eta Marlen Reusser (2023).
2024/05/01 - 21:54
Kristen Faulknerrek irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa; Marianne Vosek jantzi du maillot gorria
EF Education taldeko txirrindulari estatubatuarrak bakarka irabazi du lasterketako laugarren jardunaldian; haizeak markatu du hori, 19 ziklistak osatutako multzo bat aurretik gelditu baita. Vismako herbeheretarra denbora-sariei esker jarri da lider.
2024/04/10 - 23:11
2024ko Amstel Gold Raceko ibilbideak, profilak, ordutegiak eta parte-hartzaileak
Historiako hamargarren Amstel Gold Race Ladies Edition lasterketa eta 58. Amstel Gold Race proba igandean jokatuko dituzte, Herbehereetan. Demi Volleringek 2023ko garaipena berretsi nahi du, eta Van der Poel da hautagai nagusia Pogacarren lekukoa hartzeko. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik.
2024/03/28 - 19:05
2024ko Flandriako Itzuliaren profilak, ibilbideak eta ordutegiak
Igandean, historian 21. aldiz jokatuko dute emakumezkoen lasterketa, eta 108. aldiz gizonezkoen proba. Lotte Kopecky eta Mathieu van der Poel munduko txapeldunak dira irabazteko faborito nagusiak. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute, 12:00etatik aurrera.
2023/10/25 - 17:01
Alpe d'Huezen bukatuko da 2024ko emakumezkoen Tourra
Frantziako lasterketak bi jardunaldi menditsu, gorabeheraz betetako hiru etapa, beste horrenbeste etapa lau eta erlojupeko bat izango ditu.
2023/10/24 - 23:26
Demi Volleringek eta Jonas Vingegaardek irabazi dute 2023ko Urrezko Bizikleta
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra eta Jumbo-Vismako ziklista danimarkarra nabarmendu dituzte, hala, amaitu berri den denboraldiko onenak bezala. Halaber, Lotte Kopeckyk eta Mathieu van der Poelek irabazi dute klasikoetan onenak izan direnentzako saria.
2023/10/24 - 22:13
Asteazkenean aurkeztuko dute 2024ko Frantziako Tourraren ibilbidea
Gizonezkoen lasterketa 111. aldiz egingo dute; ekainaren 29an hasiko da, larunbatez, Florentzian, eta Nizan amaitu, uztailaren 21ean, igandez; historian aurreneko aldiz, ez da Parisen amaituko, Olinpiar Jokoak uztailaren 26an hasiko baitira Frantziako hiriburuan.
2023/09/17 - 20:13
Demi Vollering, 2023ko Romandiako Tourreko garailea
Sailkapen nagusiko podiuma Katarzyna Niewiadoma poloniarrak (Canyon) eta Marlen Reusser suitzarrak (SD Worx) osatu dute. Bestalde, Ane Santesteban euskal txirrindulariak 14. bukatu du.
2023/08/13 - 22:22
Lotte Kopecky, munduko txapelduna errepideko txirrindularitzan
Zilarra Demi Vollering herbeheretarrak irabazi du, Cecilie Ludwig danimarkarra helmugan bertan gaindituta.