Beñat Rezusta
2022/12/06 - 22:04
Elezkano II.ak eta Tolosak lehen puntua gehitu dute P. Etxeberria eta Rezustaren aurka (22-21)
Bi bikoteak agindu dute partidako fase ezberdinetan. Urdinak hasi dira aurretik, ondoren gorriek hartu dute abantaila. Azkenean, 21-21 berdindu eta azken tantoa Altunaren ordez jokatzen ari den Elezkanok egin du.
2022/11/26 - 15:45
Ezkurdia-Martija bikoteak txapelketako lehen puntua eskuratu du P. Etxeberria-Rezusta mendean hartuta (22-20)
Partidan sartzea kosta zitzaien gorriei eta 5-10 atzetik joateraino heldu ziren. Hala ere, behin berotuta, jokoan hobetuta 10 eta 1eko partziala lortu zuten (15-11) eta norgehiagoka irabazi zuten Ezkurdiak eta Martijak.
2022/11/23 - 17:42
Hasi dira Binakako Txapelketarako pilota aukeraketak
Txapelketa hasieraren atarian, hasi dira lehen jardunaldiko pilota aukeraketak. Estreinako partiduan Ezkurdia-Martija eta Peio Etxeberria-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.
2022/09/22 - 01:13
Ezkurdia eta Rezusta, aurrera egiteko aukerekin Peña II.ari eta Albisuri irabazita (22-16)
Ezkurdiak eta Rezustak irabazi egin dute Peña II.aren eta Albisuren aurka jokatu duten San Mateo Txapelketako B multzoko partida. Ezkurdia-Rezusta bikoteak finala jokatzeko aukerak izaten jarraitzen du.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/08/14 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, finalerdietatik gertuago Urrutikoetxea eta Rezustari irabazita (16-22)
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a partidaren lehen zatian erraz nagusitu dira. Baina, akatsek zein Urrutiren jokoak gorriak bi tantora hurbildu ditu. Hala ere, gorriek jokoa hobetzea ez da nahikoa izan partida irabazteko.
2022/08/07 - 23:10
Ezkurdia eta Zabaleta Andra Maria Zuriaren finalera, Altuna III.a eta Rezusta 22 eta 13 garaituta
Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletak. 22 eta 13 irabazi dute partida Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta. Lasoren eta Imazen aurka jokatuko dute finala.
2022/07/31 - 22:55
Jaka eta Zabaleta bikotea playoffetarako sailkatu da, 22 eta 20 irabazita
Jakak eta Zabaletak 22 eta 20 garaitu dituzte Urrutikoetxea eta Rezusta CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko azken partidan.
2022/07/26 - 13:19
Altunaren eta Imazen bigarren garaipena irabazi gabe dauden Urrutikoetxearen eta Rezustaren aurka (15-22)
Altuna eta Imazek 22-15 irabazi zieten Urrutikoetxea eta Rezustari; hartara, CaixaBank Masterseko ligaxkako lidergoan jarri dira Irribarria eta Albisurekin berdinduta.
2022/07/14 - 23:09
Artola eta Mariezkurrena, Sanfermin Torneoko txapeldunak Altuna eta Rezusta garaituta (22-16)
Binakako Sanfermin Torneoko finala jokatu dute bi bikoteek. Gorriak aurretik jarri dira partidako lehen zatian, baina hortik aurrera Artola eta Mariezkurrena izan dira nagusi. Baikok Asperi irabazi dio.
2022/07/12 - 16:46
Labritek, zutik, ''El Rey'' abestu zion Zabaletari
Labriteko harmailetara bertaratutako zaleek "El Rey" rantxera ezaguna abestuz agurtu zuten Jose Javier Zabaleta, Irribarriarekin batera Altunaren eta Rezustaren aurkako neurketa amaitu ostean.
2022/07/12 - 16:46
Altuna eta Rezusta, sanferminetako binakako torneoko finalera
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak 22-18 irabazi zieten Irribarriari eta Zabaletari, eta, era horretan, ostiralean jokatuko den sanferminetako binakako torneoko finala jokatzeko sailkatu ziren.
2022/07/09 - 23:57
Altuna III.ak eta Rezustak garaipena lortu dute Urrutikoetxea-Imaz bikotearen aurka (22-20)
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak garaipena lortu dute Mikel Urrutikoetxearen eta Ander Imazen aurka, 22-20ko emaitzarekin, San Fermin Torneoan. Urrutikoetxeak eta Imazek agur esan diote txapelketari.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/04 - 20:54
Rezusta vs Laso neurketa ere bertan behera geratu da, Nafarroako aurrelaria min hartuta dagoelako
Unai Lasok ezingo du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 3. jardunaldiko partida jokatu, sorbaldako minagatik. Ez dagoenez neurketak atzeratzeko aukerarik, garaipena Rezustarentzat da, 22-0eko emaitzarekin.
2022/04/30 - 14:14
Artolaren garaipena Rezustaren aurka (13-22)
Buruz Buruko hirugarren jardunaldira Artola bizirik helduko da eta Rezustak, aldiz, ia aukerarik gabe sailkatzeko.
2022/04/29 - 16:30
Rezusta eta Artola, final-laurdenetako 2. jardunaldiari ekiteko prest
Gaur, 22:00etan, Oiartzungo frontian, Rezusta eta Artola neurtuko dira Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako 2. jardunaldian. Neurketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB1en eta eitb.eus-en.