Beñat Rezusta
2024/08/07 - 00:14
Jokin Altuna eta Beñat Rezusta Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerako sailkatu dira
Altuna III.ak eta Rezustak, asteartean, txapelketako bigarren finalerdian, Javier Zabala eta Julen Martija menderatu dituzte, 22-15. Partidako lehen zatia parekatua izan bada ere, bigarrenean Altuna eta Rezusta argi nagusitu dira. Finala ostegunean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du.
2024/07/29 - 17:13
2024ko Donostia Hiria Torneoa abuztuaren 26tik 30era jokatuko dute
Astelehen goizean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera, Atano III.a pilotalekuan izango da, bi finalerdi eta azken finalarekin.
2024/07/27 - 15:01
Jakak eta Martijak CaixaBank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Artolaren eta Rezustaren aurka (22-20)
Astigarragako Txominenea pilotalekuan jokatutako partida Jakak eta Martijak irabazi dute Artola eta Rezustaren aurka (22-20). Hasieran gorriak nagusi izan arren, sufritu egin behar izan dute Masters CaixaBank txapelketako lehen garaipena lortzeko.
2024/07/11 - 10:52
Peñak eta Mariezkurrenak Zabalari eta Rezustari irabazita hasi dute San Fermin Torneoa (22-10)
Labriten lortutako garaipenarekin, puntu bat eskuratu du bikoteak. Ostiralean, Laso eta Imaz izango dituzte aurkari.
2024/07/09 - 17:01
Lasok eta Imazek lehen puntua lortu dute San Fermin Torneoan (22-20)
Unai Laso eta Ander Imaz Javi Zabalari eta Beñat Rezustari gailendu zitzaizkien atzo, San Ferminetako Torneoko bigarren jardunaldian. Neurketak 12 berdinketa izan zituen
2024/07/06 - 23:05
Zabala eta Rezusta garaile, Ezkurdia eta Tolosaren aurka (19-22)
Zabalak Aitor Elordiren lekua bete, eta neurketa bikaina jokatu du, Asperen adarreko kanporaketan. Irabazleek Laso eta Imaz izango dituzte aurkari astelehenean, B multzoko lehen partidan.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/16 - 22:09
Oiz taldeak Solluberen kontra jokatuko du Bizkaia Torneoko finala
Ezkurdia, Altuna III.a, Rezusta eta De La Fuente pilotariek osatutako Oiz taldeak Bizkaia Torneoko finalerako txartela lortu du, finalerdian Gorbeia menderatuta (2-1). Finalean Peña II, Laso-Mariezkurrena II eta Bakaikoa pilotariek osatutako Sollube taldea izango dute aurkari.
2024/02/24 - 13:51
Binakako Txapelketatik at geratu arren, Elordik tanto ikusgarria egin du play-offeko partidan
Elordi eta Rezusta Binakako Txapelketatik kanporatuta geratu dira, Peña II-Albisu bikotearen aurkako play-offetako partida galduta (15-22). Hala ere, Elordik tanto ikusgarri hau egin zuen, Zornotzako frontoian.
2024/02/24 - 01:45
Peñak eta Albisuk, Elordi eta Rezusta 22-15 menderatuta, finalerdietarako sailkatzeko lehian jarraitzen dute
Elordi eta Rezusta, emaitza horren ondorioz, Binakako Txapelketatik at gelditu dira. Peña II.ak eta Albisuk Artola eta Imaz izango dituzte aurkari, igandean, eta finalerdietako ligaxkarako azken txartela izango da jokoan.
2024/02/23 - 18:17
Iñaki Artolak jokatu egingo du igandean, Bilbon, finalerdietarako azken txartela erabakiko duen partidan
Alegiako aurrelariak ez zuen kantxaratzerik izan, ostegunean, gastroenteritisak jota, eta Urrutikoetxeak ordezkatu zuen. Altuna III.ak eta Martijak 22-11 menderatu zuten Baikoko bikotea, eta, hala, Artolak eta Imazek finalaurrekoetarako sailkatzea izango dute jokoan, igandean.
2024/02/21 - 19:03
Peña-Albisu eta Elordi-Rezusta bikoteak finalaurrekoetarako txartelaren bila
Baiko eta Aspeko pilotariak ostiralean, Zornotzan, jokatuko den partidarako material hautaketa egin dute. Peña eta Albisu materialaz kexatu dira eta "graziarik gabeko pilotak" direla adierazi dute.
2024/02/19 - 21:34
Ligaxkak azken unera arte eutsi dio emozioari
Elordi-Rezustak kostata lortu dute garaipena eta play-offa jokatuko dute azkenean. Etxeberria-Zabaleta zuzenean saikatu dira finalerdietara. Nabarmentzekoa da, gainera, Zabalaren lana, errioxarrak ondo bete du Altuna III.aren hutsunea.
2024/02/18 - 21:31
Elordi eta Rezusta play-offetara sailkatu dira, gorriak ikusita (22-19)
Lasori eta Arangureni gailendu zaizkie Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 14. jardunaldiko partidan.
2024/02/15 - 21:31
Play-offetarako azken txartela jokoan, Laso-Aranguren eta Elordi-Rezusta artean
Donostiako Atano III pilotalekuan igandean indarrak neurtuko dituzte Aspeko bikoteak eta Baikokoak. Goizen materiala aukeratu dute eta Elordik "arerioen pilotak motelegiak direla" adierazi du.
2024/02/12 - 20:33
Laso-Arangurenek partida erabakigarria jokatuko dute igandean, Jaka-Mariezkurrenarekin galdu ostean (22-7)
Baikoko bikotea Aspekoa baino askoz gehiago izan da Tolosako Beotibarren Binakakoaren 13. jardunaldia itxi duen partidan. Garaipenari esker, Jakak eta Mariezkurrenak sailkapeneko lehen postua ziurtatu dute.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/03 - 21:20
Seigarren garaipena jarraian Artola-Imaz bikotearentzat (12-22)
Baikoko bikoteak olatu aparretan jarraitzen du, zortzi puntu ditu eta bigarren dago sailkapenean; Elordi eta Rezusta, aldiz, burua altxatu ezinda dabiltza.
2024/01/27 - 15:08
Peña eta Albisu garaile, Elordiren eta Rezustaren aurka (13-22)
Peñak partida ikusgarria jokatu du. Erremate asko eta onak izan dira partida osoan. Urdinek txapelketako euren bosgarren garaipena lortu dute.
2024/01/27 - 01:40
Peñak eta Albisuk 22-13 menderatu dituzte Elordi eta Rezusta, eta bost puntu dituzte Binakako Txapelketan
Aitor Elordi eta Beñat Rezusta ere bost punturekin daude, baina Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk, Hendaian izandako emaitza zenbatuta, euren alde dute tantoen aldea.