Beñat Rezusta
2021/12/21 - 00:35
Irribarriak eta Rezustak laugarren garaipena lortu dute Jaka eta Mariezkurrena II.a mendean hartuta
Irribarriak eta Rezustak irabazi egin dute Jaka-Mariezkurrena II.a bikotearen aurka (22-16) astelehen honetan jokatu duten Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida. Sailkapenaren gorenean berdinduta daude Elzekano II.a-Zabaleta bikotearekin.
2021/12/16 - 17:18
Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, prest asteleheneko partidarako
Astelehenean, abenduaren 20an, Jaka-Mariezkurrena II.a eta Irribarria-Rezusta bikoteak elkarren aurka lehiatuko dira Tolosan Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partidan. Materiala aukeratu dute Beotibar pilotalekuan.
2021/12/11 - 14:01
Irribarria-Rezusta bikoteak sendo jarraitzen du (15-22)
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak Urrutikoetxea-Aranguren gainditu zuten Zeanurin jokatutako Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian.
2021/12/08 - 22:11
Irribarria eta Rezusta, nagusi Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak bigarren garaipena eskurtu dute Binakako Txapelketan, asteazken honetan garaipenik lortu gabe jarraitzen duten Ezkurdia-Tolosa bikotea mendean hartuta (22-11) hirugarren jardunaldiko partidan.
2021/12/02 - 16:17
Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Gaur amaitu dira Binakako Txapelketaren 3. jardunaldiko material aukeraketak. Bergaran, asteazkenean, hilaren 8an, Ezkurdia eta Tolosa Irribarria eta Rezustaren aurka neurtuko dira. Ezkurdia ez da material aukeraketara joan txertoa hartu behar izan duelako.
2021/11/28 - 21:48
Elezkanok eta Zabaletak txapelketako bigarren garaipena lortu dute Irribarria eta Rezustaren aurka
22-16 nagusitu dira Azkoitiako Gurea frontoian eta Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Irribarriak eta Rezustak ezin izan dute pasa den astean lortutako garaipena errepikatu eta haien lehen porrota jasan dute.
2021/11/25 - 15:51
Elezkano-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta partidarako pilotak aukeratu dituzte Azkoitian
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian, Elezkano eta Zabaleta Irribarria eta Rezustaren aurka lehiatuko dira igande honetan Azkoitian. Arrazoi pertsonalak direla eta, Zabaleta ez da material aukeraketan egon. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/22 - 11:29
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.
2021/11/20 - 21:55
Laso-Imaz eta Rezusta-Irribarria bikoteek irabazi egin dute euren estreinaldian
Laso eta Imazek 9-22 azpiratu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren, Labriten; Bartzelonan, berriz, Rezusta eta Irribarria Altuna eta Martija baino gehiago izan dira (11-22).
2021/11/02 - 11:07
Irujo-Rezusta, garaile Bengoetxea VI-Untoria bikotearen aurka
Juan Martinez de Irujok eta Beñat Rezustak 22-10 irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Untoraren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida.
2021/10/28 - 13:53
Irujo-Rezusta vs. Bengoetxea VI-Untoria, igandean, Ogueta pilotalekuan
Bi bikote hauek finalerako txartela izango dute jokoan, igandean, 17:00etan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Olaizola II-Urrutikoetxea vs. Artola-Albisu, larunbatean.
2021/09/24 - 02:29
Victor-Zabaleta bikoteak San Mateoetako finalerako txartela lortu du Ezkurdia eta Rezusta mendean hartuta
Victor Estebanek eta Jose Javier Zabaletak garaipena lortu dute Joseba Ezkurdiaren eta Beñat Rezustaren aurka (17-22) San Mateo Torneoko lehen finalerdian, eta final handirako sailkatu dira.
2021/09/11 - 23:11
Elezkano eta Mariezkurrena Masterseko finalean izango dira
Elezkano eta Mariezkurrena dira Caixabank Masterseko lehen finalistak. Peñak eta Rezustak, txapelketa bikaina egin dute, gaur arte partida bakarra galduta zeuden, baina Vianan jokaturiko finalerdian, gorriak gailendu dira 22 eta 16.
2021/09/07 - 20:17
San Mateo Torneoa bueltan da formatu murriztuagoarekin
Bost pilota jaialdi izango ditu irailaren 21etik 26ra artean. Binakako Txapelketan ez da sailkatze ligaxkarik egongo.
2021/09/07 - 19:14
San Mateo Torneoak bost jaialdi izango ditu eta finala irailaren 26an jokatuko da
Bi urteren ostean, San Mateo Torneoa bueltan da. Guztira, bost jaialdi izango ditu. Final handia irailaren 26an izango da.
2021/09/06 - 23:13
Peña II.a-Rezusta eta Olaizola II.a-Zabaleta bikoteak, faborito finalaurrekoetan
Elezkano II.a-Mariezkurrena eta Peña II.a-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Igandean, Olaizola II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Aranguren bikoteak ariko dira nor baino nor.
2021/08/25 - 16:06
Peñarenak eta Rezustarenak ez du etenik
Uda honetan jokatutako sei partidak irabazi dituzte. Sasoian dira eta momentuz ez dute aurkaririk.
2021/08/24 - 23:17
Peña II.a-Rezusta bikotea, nagusi Ezkurdiaren eta Imazen aurka
Peña II.ak eta Rezustak seitik sei partida irabazi dituzte CaixaBank Mastersean, astearte honetan Ezkurdia eta Imaz mendean hartu (22-11) ostean.
2021/08/18 - 14:31
Peña eta Rezusta, finalaurrekoetan
Bi pilotariak udako indartsuenak izan direla erakutsi dute astero.
2021/08/10 - 18:24
Peña II.a-Rezusta bikotea, nagusi Elezkano II.a eta Martijaren aurka
Laugarren garaipena jarraian erdietsi dute Peña II.ak eta Rezustak CaixaBank Mastersean, Elezkano II.a eta Martija mendean hartu ostean (22-20).