Beñat Rezusta
2022/02/22 - 18:22
Binakako Txapelketako playoffetako partiden datak eta ordutegiak
Ezkurdia-Tolosa bikoteak Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatuko du otsailaren 25an Donostian. Laso-Imaz eta Peña II.a-Albisu bikoteen arteko lehia otsailaren 27an izango da, Gasteizen. Bi norgehiagokak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus eta ETB1ek.
2022/02/19 - 21:18
Irribarria eta Rezusta galtzaile, Peña II.a eta Albisuren aurka (14-22)
Irribarriak eta Rezusta garaipena behar zuten lehen postua ziurtatzeko baina Labriten Peña II.a eta Albisu baino gutxiago izan dira. Ondorioz, igandean Lasok eta imazek garaipena lortzea behar dute.
2022/02/16 - 17:35
Irribarria-Rezusta, Peña-Albisu, Elezkano-Zabaleta eta Jaka-Mariezkurrena, prest azken jardunaldirako
Ostiralean, otsailaren 18an, Azkoitian jokatuko dute Elezkano II.ak eta Zabaletak, Jakaren eta Mariezkurrena II.aren kontra Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida. Larunbatean, Labriten, nor baino nor ariko dira Irribarria-Rezusta eta Peña II.a-Albisu bikoteak.
2022/02/14 - 22:33
Gauza asko erabakitzeke Binakako Txapelketako azken jardunaldian
Jardunaldi bakarra falta da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko. Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteek 9na garaipen dituzte. Lasok eta Imazek 8. Peña II.a eta Albisu playoffetara sailkatuta daude. Beste guztia airean dago.
2022/02/10 - 17:24
Dena prest, Labriteko eta Tafallako partida garrantzitsuetarako
Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteek Labriten jokatuko dute Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida. Bestalde, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Tafallan. Materiala aukeratu dute jada.
2022/02/06 - 21:18
Irribarria-Rezusta, jaun eta jabe Eibarko Astelenan (22-10)
Liderrek txapelketako 8. garaipena lortu dute Jaka eta Mariezkurrena 22 eta 10 mendean hartuta.
2022/02/02 - 18:17
Puntu garrantzitsuak jokoan, helburu ezberdinak dituzten bikoteen artean
Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak elkarren aurka ariko dira otsailaren 4an (ostirala), Gernikan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Hilaren 6an, igandean, Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak ariko dira nor baino nor, Eibarren.
2022/01/30 - 21:47
Irribarriak eta Rezustak 16-22 irabazi dute, eta lider jarri dira
Irribarria eta Rezusta bikoteak 16 eta 22 irabazi diete Urrutikoetxea eta Arangureni, Etxebarrin, eta Binakako Txapelketako ligaxkaren lehen postura egin dute jauzi 7 punturekin.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/23 - 22:22
Irribarria-Rezusta nagusi, Ezkurdia-Tolosaren aurka (22-10)
Urdinek txapelketako seigarren garaipena lortu dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan.
2022/01/20 - 16:26
Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteek iganderako materiala bereizi dute
Binakako Txapelketaren 10. jardunaldia itxiko duen partida Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da. Bi bikoteek aurreko jardunaldian jokatutako neurketak irabazi zituzten. Partida ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/15 - 21:57
Irribarria eta Rezustak jipoitu egin dituzte Elezkano eta Zabaleta (7-22)
Irribarria eta Rezustak garaipen argia lortu dute Txapelketako liderren aurka. Irabazleek neurketa handia jokatu dute; Elezkano eta Rezusta, berriz, ezinean ibili dira.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/08 - 12:39
Altuna III.a-Martija bikoteak aise irabazi du Irribarria-Rezustaren kontra (22-12)
Zallako pilotalekuan Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta bikoteek.
2022/01/05 - 17:36
Zabaleta eta Laso, Binakako Txapelketako lehen itzulian gehien nabarmendu diren pilotariak
2022ko Binakako ligaxkaren lehen 7 jardunaldiak jokatu ostean, Aspeko Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Baikoko Unai Laso aurrelaria izan dira pilotari nabarmenenak.
2022/01/02 - 21:29
Peñak eta Albisuk ezusteko eman dute Donostian (22-16)
Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldian Peñak eta Albisuk bigarren puntua erdietsi dute Irribarria eta Rezusta 22 eta 16 mendean hartuta.
2021/12/25 - 20:44
Imazen eta Lasoren garaipen ikusgarria Eibarren (21-22)
Txapelketako laugarren garaipena erdietsi dute Imazek eta Lasok Irribarriari eta Rezustari irabazita Astelenako pilotalekuan. Neurketa ikusgarria izan da.
2021/12/24 - 15:40
2021a, Jokin Altunaren urtea
Amezketakoak Buruz Buruko eta Lau t'erdiko txapelak irabazi ditu. Binakakoan, Elezkano II.a eta Zabaleta jaun eta jabe izan dira. Emakumezkoetan, Amaia Aldaik jantzi du Lau t'erdiko txapela, eta binakakoan, Yera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi izan dira onenak.
2021/12/21 - 22:32
Irribarria eta Rezusta, Binakako Txapelketako sailkapeneko lidergoan lehen bost jardunaldien ostean
Bost jardunalditan lau garaipen lortuta daude sailkapeneko lehen postuan Irribarria eta Rezusta. Bigarren postuan daude Elezkano II.a eta Zabaleta, hauek ere lau garaipenekin. Bi bikote hauek izan dira onenak lehen bost jardunaldietan.