Astelena frontoia
Lasok eta Albisuk Binakako Txapelketan duten lehen postua sendotu dute, Zabala eta Martija menderatuta (22-19)
Baikoko bikoteak sei garaipen daramatzate, jokatutako zazpi jardunaldietan, eta, ligaxkako lehen itzulia amaituta, aurreneko tokian jarraitzen dute. Astelenan jokatutako partidan, aurretik ibili dira markagailuan, baina azkenean sufritu behar izan dute, puntua eskuratu arte.
Tanto ikusgarria, Laso-Albisu vs Zabala-Martija partidan
Laso eta Albisu 5-4 ari ziren gailentzen, partidako hamargarren tantoa jokoan izan denean; orduan, Javi Zabalak sake ederra egin du, baina Jon Ander Albisuk bikain jaso, eta lau pilotariek tanto ikusgarria jokatu dute. Azkenean, urdinek eskuratu dute.
Lehen sakea… gorri, ala urdin? Txapa zutik gelditu da!
Astelenan, urtarrilaren 1ean, bitxikeria izan da: Laso-Albisu eta Zabala-Martija bikoteen arteko partida hasi aurretik, lehenengo sakea zein bikotek egingo zuen zehaztu behar zuen txapa zutik gelditu da, eta berriro bota behar izan dute.
Elordik eta Zabaletak astindua eman diete Artolari eta Imazi (6-22)
Elordik eta Zabaletak nagusitasuna erakutsi dute hasieratik Artola eta Imazen aurka jokatutako partidan (6-22), Eibarko Astelena pilotalekuan. Hona hemen partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.