Anoeta
2025/01/09 - 01:19
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano Kopako kanporaketak hilaren 16an izango dira, ostegunez, 19:30ean
Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.
2025/01/08 - 17:13
Take Kubo, Rayoren aurkako Kopako kanporaketari buruz: ''Zaleen babesa baliatu behar dugu''
Realeko jokalariak, asteazkenean, Errege Kopako zozketaren emaitza izan du aztergai; final zortzirenetan, talde txuri-urdinak Rayo Vallecanoren kontra jokatuko du, Reale Arenan.
2025/01/03 - 21:11
Jon Mikel Aramburuk 2030era arte berritu du Realarekin
Jon Mikel Aramburu sekulako indarrez sartu da lehen taldean. Urtebete ere ez da igaro debuta egin zuenetik, eta dagoeneko finko bihurtu da Imanolen hamaikakoan.
2024/12/27 - 18:08
Owusuk eta Nora Sarriegik ez dute Realean jarraituko
Bestalde, Osasunak dagoeneko iragarri du Sarriegik bat egingo duela gorritxoekin, Realarekin zuen kontratua eten ostean libre geratuta.
2024/12/16 - 10:08
Reala eta Las Palmas ez dira sortutako aukerak aprobetxatzeko gai izan (0-0)
Donostiako taldeak eta Kanarietakoak puntu bana lortu dute, hainbat aukera izan dituen neurketan.
2024/12/15 - 22:02
Zubeldia: ''Taldeak merituak egin ditu hiru puntuak lortzeko''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak Las Palmasen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du, EA Sports Ligako 17. jardunaldian. Penaz azaldu da etxean urteko azken partida ez irabazteagatik, baina balioa eman dio puntuari.
2024/12/13 - 00:50
Olasagasti: ''Pozik, sentsazio onekin eta gehiagoren bila''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Dinamo Kieven aurka lortutako garaipenaz (3-0) hitz egin du. Pozik azaldu da taldeak egindako partidagatik, baita berak ere izandako minutuengatik.
2024/12/12 - 23:58
Reala jaun eta jabe izan da Dinamo Kieven aurka (3-0)
Oyarzabalen bi golek, bat penaltiz, eta Beckerren beste batek garaipena eman diote talde gipuzkoarrari, hasieratik bukaerara nagusi izan diren partida batean.
2024/12/11 - 19:20
Ofiziala da: San Mamesek eta Anoetak 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartuko dituzte
FIFAk ofizial egin du 2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dela. Horrez gain, baieztatu du Bilboko eta Donostiako estadioek Munduko Kopako neurketak hartuko dituztela.
2024/12/02 - 00:58
Turrientes: ''Hasieratik bukaerara kontrolatu dugu partida''
Beñat Turrientes Realeko jokalariak Betisen aurka lortutako garaipenaz hitz egin du (2-0), EA Sports Ligako 15. jardunaldian. Taldeak egindako partida ona aipatu du, eta Oyarzabalek sartutako 100 golen inguruan ere aritu da.
2024/12/02 - 00:15
Merezitako garaipena lortu du Realak Betisen aurka (2-0)
Diego Llorentek bere atean egindako gol batek eta Oyarzabalek penaltiz sartutako beste batek hiru puntuak eman dizkiete txuri-urdinei.
2024/11/29 - 01:09
Imanol: ''Bigarren zatian askoz hobeto egon gara, beraien gainetik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Ajaxen aurka lortutako garaipenaz (2-0) hitz egin du, Reale Arenan jokatutako Europa Ligako 5. jardunaldian. Bigarren zatian hobera egindako aldaketak izan direla garaipenerako gakoa azpimarratu du.
2024/11/28 - 23:58
Realak Ajaxen aurkako partida gogorra gainditu du (2-0)
Partida oso parekatua izan da, eta txuri-urdinei kosta egin zaie atea aurkitzea, baina Barrenetxearen eta Kuboren golek hiru puntuak eman dizkiete.
2024/11/27 - 19:25
Aihen Muñoz: ''Reala, beti bezala, topera irtengo da''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Ajaxen aurkako Europa Ligako neurketaren inguruan hitz egin du eta adierazi du taldea gogotsu dagoela garaipena lortzeko. Partida bihar, azaroak 28, jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etan.
2024/11/27 - 19:14
Imanol, Oyarzabal hizpide: ''Entrenatzaileak eta kapitainak asko sentitzen dute Realak galtzea''
"Horixe izan da; partida galdu dugula, entrenatzailea haserre, eta jokalariak ere bai", azaldu du Imanolek, igandean San Mameseko derbia amaituta esandakoaz. Realeko entrenatzaileak zehaztu duenez, "Mikel Oyarzabal nire luzapena da, zelaian zein zelaitik kanpo".
2024/11/27 - 12:00
Athleticek Elfsborg izango du aurkari, eta Realak, Ajax, Europa Ligako bosgarren jardunaldian
Ostegun honetan jokatuko dira norgehiagokak. Zuri-gorriek Suediako taldea hartuko dute San Mamesen, 18:45ean; txuri-urdinek ere etxean jokatuko dute Herbehereetako taldearen kontra, 21:00etan.
2024/11/17 - 21:51
Reala nagusitu da Athleticen aurkako euskal derbian
Claire Lavogezek 5 minutura sartutako golak eta Irene Oguizaren kaleratzeak bideratu dute Reale Arenan jokatutako partida, F Ligako 10. jardunaldian.
2024/11/17 - 21:40
Nahia Aparicio: ''Asko sufrituta, hiru puntuak lortu ditugu''
Reala 1 eta 0 gailendu da Reale Arenan Athleticen aurka jokatutako euskal derbian. Partidako gol bakarra Lavogez Frantziarrak egin du, 5. minutuan.
2024/11/17 - 21:06
Lavogezen golak eta Oguizaren kanporaketak bideratu dute Realaren garaipena Athleticen aurkako derbian (1-0)
Claire Lavogezek bost minutura aurreratu ditu txuri-urdinak, eta zuri-gorriek, ordubetez jokalari bat gutxiagorekin, ezin izan diote partidari buelta eman.
2024/11/16 - 16:00
Nerea Eizagirre: ''Derbiak jokatzea ez da erraza izaten, emozio asko daudelako''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean Reale Arenan, 18:00etan hasita. Partida zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.