Anoeta
2023/04/19 - 19:32
Diego Ricok lesioa du ezker orkatilean
Realeko atzelariak ezker orkatila bihurritu zuen astearteko entrenamenduan, eta ziurrenik hurrengo neurketak galduko ditu.
2023/04/09 - 00:18
Realak Getafe garaitu du eta Txapeldunen Ligako postuetan mantenduko da (2-0)
Oyarzabalen gol batek eta Kuboren beste batek 3 puntuak eman dizkio talde txuri-urdinari.
2023/04/06 - 22:05
Imanol: ''Getafe bolada onean dabil, eta defentsan lan izugarria egiten du''
Reala eta Getafe larunbatean arituko dira Anoetan nor baino nor gehiago. Imanol entrenatzaileak ohartarazi du partida "zaila" izango dela, bereziki kontuan izanik arerioak emaitza onak izan dituela azken jardunaldietan.
2023/04/03 - 00:17
Realak azken minutuetan galdu du Vila-realen aurkako norgehiagoka (2-0)
Penaltiz 77. minutuan sartutako gol batek eta lau minutu beranduago Jacksonek egindako jokaldi on batean egindako golak saririk gabe utzi dute Reala Vila-realen.
2023/04/02 - 16:55
Puntu bana Reala eta Athleticentzat, Reale Arenan
Realak aurrea hartu du lehen zatian, penalti baten bitartez. Bigarrenean, berriz, zuri-gorriek berdinketa lortu dute, eta haienak izan dira aukerarik garbienak neurketa bereganatzeko.
2023/04/02 - 16:54
Eizagirre. ''Zapore txarra uzten digu partidak, hiru puntuak nahi genituen, eta, azkenean, bakarra etxean''
Nerea Eizagrirre Realeko jokalariak Athleticen aurkako F Ligako euskal derbiko berdinketaren analisia egin du norgehiagoka amaitu ostean.
2023/04/02 - 16:31
Oguiza: ''Gauden momentua ikusita puntua ona da, baina penatuta nago, irabaztea merezi genuela uste dudalako''
Irene Oguiza Athleticeko jokalariak Realaren aurka F Ligako euskal derbian lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du partida amaitu ostean.
2023/04/02 - 15:55
Realak eta Athleticek berdindu egin dute euskal derbian (1-1)
Bana berdinduta amaitu da F Ligako 24. jardunaldiko Reale Arenan jokatutako derbia. Eizagirrek sartu du txuri-urdinen gola 12. minutuan, eta Landaluzek zuri-gorriena, 49. minutuan.
2023/04/01 - 17:24
Reala-Athletic, bi helburu, puntu premia bera
Bolada kaskarrean helduko dira Reala eta Athletic Reale Arenako derbira. Azken aste luzeetan garaipen bana baino ez dituzte eskuratu (Realak 7 partidetatik bat eta Athleticek 9 partidetatik bat) eta egoera iraultzeko gogoz helduko dira bi taldeak.
2023/03/31 - 17:25
Eizagirre: ''Taldea gogotsu dago, derbia irabazi nahi dugu denboraldi amaierara sentsazio onekin iristeko''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Athleticen aurka igandean Reale Arenan jokatuko duen F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/03/31 - 14:22
Iraia: ''Derbi lehiatua espero dut, defentsan sendo egon eta baloia daukagunean ausartak izan behar gara''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak talde zuri-gorriak Realaren aurka Reale Arenan apirilaren 2an jokatuko duen F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/03/30 - 18:16
Remiro: ''Puntuak batzen jarraitu behar dugu borrokan jarraitzeko''
Alex Remiro Realeko atezainak talde txuri-urdinak dituen asmoei buruz hitz egin du, sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko borrokan baitago. Bera zelaian nola dagoen ere aipatu du (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/03/30 - 18:00
Ane Etxezarreta, igandeko Reala-Athletic partidaz: ''Derbiak oso bereziak dira; aukera polita daukagu''
Realeko atzelariaren esanetan, talde txuri-urdina, Levanteren kontrako partidatik punturik gabe bueltatuta, ilusioz beterik ari da prestatzen Anoetako derbia: "Ezin diogu aukerari utzi Athletici", ohartarazi du. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute norgehiagoka.
2023/03/29 - 18:41
Izarne Sarasola: ''Derbiak beti dira bereziak eta Reale Arenan jokatzeko aukera edukita oraindik gehiago''
Realak Athleticen aurka jokatuko du apirilaren 2an F Ligako 24. jardunaldiko partida Reale Arenan. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan. Izarne Sarasola eta Mirari Uria Realeko jokalariek EITB Mediarekin hiz egin dute euskal derbiaz.
2023/03/28 - 22:45
Aritz Elustondoren 29. urtebetetzeko desioa
Realeko jokalariak 29 urte bete ditu eta kandelei putz egin eta desio bat eskatzeko eskatu diogu. Elkarrizketa osoa ikusgai izango da biharko "Gaur Egun" albistegietan eta eitb.eusen.
2023/03/25 - 19:30
Anoeta gainezka, Baionako Avironen eta Pauren arteko partida ikusteko
Anoeta bete egin da Frantziako Ligako Baionako Avironen eta Pauko Section Paloiseren arteko neurketa ikusteko. Bi taldeetako zaleek harmailak bete dituzte, baita Donostiako kaleak ere.
2023/03/23 - 17:25
Zubeldia: ''Gure helburua laugarren postua da, Txapeldunen Ligaren bila''
Igor Zubeldia Realeko jokalariaren arabera, taldea oso lan ona egiten ari da, eta horren emaitza da Ligan defendatzen ari diren laugarren postua. Bere berritzearen inguruan ere hitz egin du.
2023/03/19 - 19:25
Reala garaipenarekin aurkitu da berriz Elx mendean hartuta (2-0)
Take Kubo eta Ander Barrenetxearen bi golek hiru puntuak eman dizkiete gipuzkoarrei, hilabetez partidarik irabazi gabeko bolada txarrarekin amaituz.
2023/03/18 - 16:57
Imanol Alguacil: ''Behingoz zaletuen aurrean garaipena lortu nahi dugu, berdin zaigu nor dagoen aurrean''
Realak Elcheren aurka jokatuko du igandean. Imanolen taldeak garaipena nahi du, izan ere, emaitzei erreparatuta, bolada kaskarrean da talde txuri-urdina. Irabazteko, Elcheren aurka partida ona egin behar dela azpimarratu du.
2023/03/17 - 19:35
Realak Erromaren aurkako partidaren aurreko istiluak gaitzetsi ditu
"Ikerketek hala frogatzen badute, atzoko istiluetan parte hartu zuten pertsonak" bazkideen artean "ez onartzeko" erabaki irmoa agertu du klubak.