Lointek Gernika
2020/01/07 - 16:58
Lointek Gernika-Tsmoki Minsk partida, ostegunean zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en
Ostegun honetan, 20:00etan, zuzenean eskainiko dute ETB4k eta eitb.eus-ek, Lointek Gernikak jokatuko duen Eurocupeko partida.
2020/01/04 - 21:01
5.562 ikusle Bilbao Arenan, Lointek Gernika garaipenera eramateko
Bizkaitarrek lehen aldiz jokatu dute Miribillan eta Mann Filter Casablancari irabazi diote 78-58.
2019/12/18 - 20:04
Gernika Bizkaiak Bielorrusian irabazi du (52-57)
Tsmoki-Minskel taldea gainditu egin dute bizkaitarrek eta gertuago dituzte Eurokopako final-zortzirenak. Bueltako partida urtarrilaren 9an izango da.
2019/12/18 - 14:31
Zuzenean: Minsk vs Lointek Gernika
Tsmoki-Minskel Bielorrusiako taldea du aurkari Eurokopako kanporaketetan, 13:00etatik aurrera.
2019/12/05 - 11:10
Gernikak Olivais jipoitu du Malosten (96-34)
Mario Lopezen taldeak etxean jokatuko du hurrengo kanporaketaren bigarren partida bart lortutako emaitzagatik.
2019/11/27 - 22:19
Lointek Gernikak irabazi egin du Hungarian, eta hurrengo fasean egongo da (60-74)
Gyorren aurka lortutako garaipenarekin F multzoko bigarren postua ziurtatu du, eta, ondorioz, final-zortzirenen aurreko play-offean egongo da.
2019/11/27 - 10:03
Lointek Gernika, sailkapena ziurtatzeko asmoz gaur Hungarian
Gyorren aurka irabazi nahi dute bizkaitarrek, F multzoko bigarren postua behin betiko bereganatu eta Eurokopako hurrengo fasean egongo dela bermatzeko.
2019/11/07 - 00:09
Lointekek galdu egin du Perfumeriasen aurka, eta bigarren postua izan beharko du xede
Nahiz eta ezin irabazi, hurrengo fasean egoteko aukera asko ditu talde bizkaitarrak, Gyor eta Olivais taldeen aurka lortutako garaipen zabalen ostean.
2019/11/06 - 09:39
Lointek Gernikak Permuferias Avenida liderra hartuko du gaur Malosten
Bizkaitarrak Salamancako taldea menderatzen saiatuko dira, Eurokopako F multzoko lehen postua eskuratzeko lehian sartzeko. Neurketa zuzenean ikusi ahalko da ETB4n eta eitb.eus-en.
2019/11/01 - 01:18
Lointek Gernikak garaipen argia lortu du Portugalen (46-70)
Bizkaitarrak bigarren jarri dira F multzoko sailkapenean, eta Perfumerias Avenida liderraren bisita hartuko dute datorren asteazkenean, Malosten.
2019/10/24 - 00:37
Lointek Gernikak erakustaldia emanda garaitu du Gyor (77-41)
Bizkaitarrek harrapatu egin dute Hungariako taldea sailkapenean, biek garaipen bana baitute orain, Eurokopako multzoen faseko bi jardunaldi jokatu eta gero.
2019/10/23 - 12:14
Lointek Gernikak Uni Gyor hartuko du gaur Malosten
Bizkaitarrek 20:00etatik aurrera hartuko dute Hungariako taldea, eta norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.
2019/10/18 - 01:56
Lointek Gernikak gertu izan du ezustekoa Perfumeriasen etxean (62-59)
Gernikarrek defentsako lanean oinarritu dute euren lan ona, eta gertu izan dute luzapena behartzeko aukera.
2019/10/17 - 10:47
Lointek Gernikak Perfumerias Avenidaren etxean abiatuko du gaur Eurokopa
Hasiera gogorra izango da gernikarrentzat, Salamancakoak Endesa Ligako egungo liderrak baitira, eta azken 13 denboraldietan Euroligan egon dira lehiatzen.
2019/09/23 - 22:04
Lointek Gernikaren Eurokopako etxeko partidak, EiTBn
Bizkaitarrak Europan lehiatuko dira hirugarren denboraldiz jarraian, eta Malosten jokatuko dituzten neurketak ETBn eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.
2019/07/23 - 13:50
Lointek Gernikak Eurokopako aurkariak ezagutzen ditu jada
Gaur, asteartea, egin dute Eurokopako multzoen faseko zozketa. Lointek Gernika Bizkaia F multzoan izango da.
2019/04/17 - 14:03
Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa, finalerdien bila
Talde bizkaitarrak Valentzia izango du aurkari Malosten, eta gipuzkoarrek Cadi La Seuren kontra jokatuko dute Lleidan. Bi partidak, 20:00etan hasiko dira.
2019/03/02 - 22:46
Lointek Gernikak agur esan dio Kopari
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Perfumerias Avenidaren aurka (74-46) jokatu duen Gasteizko Erreginaren Kopako finalerdietako partida.
2019/03/02 - 20:21
Perfumeriasen bigarren laurden bikainak finaletik kanpo utzi du Gernika (74-46)
21 eta 3ko partzialak min handia egin dio talde bizkaitarrari eta, amore eman ez duen arren, finalerdia galdu eta Erreginaren Kopako final handitik kanpo geratu da.
2019/02/26 - 16:28
Lointek Gernika sasoi betean iritsiko da Kopara
Lointek Gernikak Gasteizko Erreginaren Kopa jokatuko du. Talde bizkaitarra inoiz baino hobeto iristen da hitzordura.