Bilbao Basket
2024/03/03 - 11:45
Xavi Rabasedari premiazko ebakuntza egin diote masailezurreko haustura bategatik
Surne Bilbao Basketek jakitera eman duenez, Rabasedak "hezur albeolarra hautsi du" eta "horren ondorioz bi hortz atera dizkiote".
2024/03/02 - 22:32
Bilbao Basketek porrot handia jaso du Unicajaren etxean (101-84)
Surne Bilbao Basketek porrot nabarmena jaso du Unicajaren aurka larunbat honetan Malagan jokatu duen Endesa Ligako partidan. Norgehiagoka ordu erditik gorako atzerapenarekin hasi da, markagailu batean arazoak izan direlako.
2024/02/22 - 16:39
Unai Barandalla saskibaloi jokalariak EBA Liga eta maila gorena uztartzen ditu
Unai Barandalla bilbotarrak 21 urte ditu eta Bilbao Basketen jokatzen du gaur egun, EBA Ligan, baina baita lehen taldean ere, Endesa Ligan. Esperientzia nola bizitzen ari den kontatu du elkarrizketa honetan.
2024/02/11 - 18:11
Bilbao Basketek geldialdi lasaia izango du, Valentziaren aurka garaipen handia lortu ostean (93-78)
Surne Bilbao Basketek Valentzia gainditu du (93-78), Endesa Ligako 22. jardunaldiko partidan. Taldearen errendimendu kolektiboa izan da garaipena lortzeko gakoa.
2024/02/08 - 00:27
Bilbao Basketek Botevgrad gainditu du, eta Legia Varsovia izango du aurkari final-laurdenetan
Ponsarnauren mutilek argi eta garbi gainditu dute azken jardunaldiko aurkaria (90-63), eta Poloniara bidaiatuko dute final-laurdenetako joaneko partidan.
2024/02/06 - 12:30
Bilbao Basketek, multzoko lehen postua ziurtatuta, 2. faseko rankinga hobetu nahi du, Balkan Botevgrad aurkari
Bilbao Basketen eta Balkan Botevgraden arteko partida 19:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, eta zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
2024/02/04 - 12:01
UCAM Murtziak mendean hartu du Bilbao Basket (96-76)
UCAM Murtziak 96-76 garaitu du Surne Bilbao Basket, joko ona eta defentsa gogorra eginez. Bizkaiko taldea partidako bigarren laurdenean desegin da (32-13).
2024/02/01 - 01:06
Bilbao Basketek luzapenean menderatu du Porto (90-86), eta FIBA Europa Kopako final laurdenetan izango da
Portugalgo taldea aurretik izan da markagailuan, Miribillan jokatutako partidako minutu askotan, baina, azken laurdenean, Ponsarnauren taldeak luzapena behartzea lortu du; luzapen horretan, Bilbao Basketek garaipena erdietsi du, eta sailkatzea bermatu.
2024/01/30 - 20:23
Bilbao Basketek Europako Kopako final laurdeneterako txartela ziurtatu nahi du, Porto mendean hartuta
Bilbao Basketen eta Portoren arteko partida 20:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, eta zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
2024/01/27 - 22:14
Sufritutako garaipena erdietsi du Bilbao Basketek Zaragozaren aurka (86-83)
Surne Bilbao Basketek 86-83 garaitu du Casademunt Zaragoza, eta jaitsiera postuetatik aldendu da. Killeya-Jonesek azken segundoetan jarritako txapel batek luzapena ekidin du.
2024/01/24 - 23:47
Bilbao Basketek galdu egin du Alemanian, eta itxaron egin beharko du final-laurdenetara sailkatzeko (82-80)
Emaitza horrekin, bilbotarrek, 3-1eko balantzearekin, euren multzoko buruan jarraitzen dute, Portorekin berdinduta. Portugaldarrek Miribilla bisitatuko dute hurrengo jardunaldian. Gottingen 2-2koarekin kokatu da eta, aukerarik gabe, Botevgradeko bulgariarrak daude.
2024/01/23 - 20:00
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako final laurdenetarako txartela ziurtatu nahi du, Gottingen aurkari
Partida asteazkenean jokatuko dute, Alemanian, 19:30ean, eta ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute. Bilboko taldeak, orain arte, ez du neurketarik galdu txapelketan, eta, garaipena lortuz gero, final laurdenetan izango da.
2024/01/21 - 23:11
Bilbao Basketek Real Madrilen etxean galdu (95-80) eta zazpi partida irabazita jarraitzen du
Jaume Ponsarnauren gizonek ezin izan dute beste garaipen bat eskuratu Endesa Ligako liderraren aurka; Real Madrilek ia hasieratik izan du kontrolpean norgehiagoka.
2024/01/14 - 17:51
Surne Bilbao Basketek Keith Hornsby fitxatu du denboraldi amaierara arte
AEBko jokalaria Rytas Vilnus taldetik dator, eta eskarmentu handia du Europan, BCL, Eurocup eta Alemania, Frantzia, Polonia eta Lituaniako ligetan jokatu baitu.
2024/01/14 - 12:02
Bilbao Basketek porrot egin du Andorraren kontra (87-78)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du MoraBanc Andorraren aurka, 87-78ko emaitzarekin, Endesa Ligako 18. jardunaldiko partida.
2024/01/10 - 21:26
Bilbao Basketek gertu ditu final-laurdenak, Botevgrad mendean hartuta (62-94)
Aurkariak ahal bezala eutsi dio lehen zatian, baina bigarren zatian amore eman du Adam Smithen partida bikainari esker (25 puntu).
2024/01/10 - 10:30
Lointek Gernikaren eta Bilbao Basketen Europako hitzorduak, zuzenean, EITBn
Lointek Gernikak London Lions hartuko du Malosten, Eurocup Women txapelketako final zortzirenetan; Surne Bilbao Basketek, berriz, Balkan Botevgrad bulgariarrari egingo dio bisita, FIBA Europe Cupeko bigarren errondan. EITBk bi neurketak eskainiko ditu zuzenean.
2024/01/08 - 10:55
Bilbao Basketen zazpigarren garaipena Manresa 74-54 mendean hartu ostean
Jaume Ponsarnauren taldeak Endesa Ligan lortzen duen zazpigarren garaipena eskuratu du asteburuan, Manresari irabazita. Beltzezko gizonak hamabigarren daude orain.
2023/12/31 - 10:54
Bilbao Basketek porrot egin du Palentzia azken sailkatuaren aurka (78-72)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Zunder Palentziaren kontra, 78-72ko emaitzarekin, etxetik kanpo jokatu duen Endesa Ligako 16. jardunaldiko partida. Palentzia sailkapeneko azkena da, eta Bilboko taldearen kontra lortu du denboraldiko bigarren garaipena.
2023/12/28 - 22:06
Bilbao Basketeko akziodunek aho batez onartu dituzte klubaren kontuak
Akziodunen Batzarrak aho batez onartu ditu iazko kontuak, 165.000 euroko irabaziekin, baita aurtengo denboraldirako 4 milioiko aurrekontua ere.