Bilbao Basket
2025/03/08 - 22:15
Bilbao Basketek aurpegia eman du Valentziaren aurka, baina galdu egin du azkenean (89-70)
Valentziak defentsako lan onari esker menderatu du Surne Bilbao Basket. Bilboko taldeak aurre egin dio, baina amore eman behar izan du azkenean.
2025/03/05 - 23:24
Bilbao Basketek hamabi puntuko aldea lortu du joaneko partidan, Tofas Bursaren aurka (84-72)
Hala, Bilboko taldeak emaitza ona bereganatu du FIBA Europa Kopako final laurdenetako kanporaketako joaneko partidan; hala ere, Jaume Ponsarnauren taldeak itzuliko neurketan berretsi beharko du finalerdietarako sailkatzea, Turkian, datorren asteko asteazkenean.
2025/03/05 - 09:24
Surne Bilbao Basket vs Tofas Bursa partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
FIBA Europe Cup txapelketako final laurdenetako kanporaketako lehen partida da. Miribillan jokatuko dute, 20:00etan hasita.
2025/03/02 - 16:18
Surne Bilbao Basketek mendean hartu du Girona (96-83)
Surne Bilbao Basketek ondo ekin dio txapelketaren itzulerari. Bigarren laurdenean, estu ibili da eta aurkariak aurrea hartu dio, baina gainerakoan etxeko taldeak nahiko ondo kudeatu du partida. Bibao Basket jaitsieratik bi garaipenera dago, eta bultzada polita hartu du Europara begira jartzeko.
2025/02/17 - 19:36
Bilbao Basketek Malcolm Cazalon hegalekoa fitxatu du, denboraldi amaierara arte
Cazalon, 23 urtekoa eta 1,98 metrokoa bera, SIG Strasburg taldetik iritsi da. Frantzian, Belgikan, Liga Adriatikoan, NBAko garapen ligan eta NBAn aritu da; azken horretan, Detroit Pistonsen. Bilboko klubaren aurreikuspena da laguntzea "hiruko jaurtiketetan, errebotean eta trantsizio jokoan".
2025/02/11 - 14:06
Omar Silverio eskolta dominikarrak ez du Bilbao Basketen jarraituko, fitxatu eta hilabetera
Erdialdeko Amerikako jokalariak hiru neurketa jokatu ditu Endesa Ligan, eta beste horrenbeste FIBA Europa Kopan, baina ez da nabarmendu.
2025/02/10 - 15:24
Isabel Iturbe, pozik, Bilbao Basketek orain arte egindakoarekin
Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du Bilboko taldeak orain arte egindakoari buruz. Iturbe pozik azaldu da "beltzezko gizonek" orain arte egindako ibilbidearekin. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/08 - 21:48
Bilbao Basketek galdu egin du Baxi Manresaren aurka (89-74)
Surne Bilbao Basketek 89-74 galdu du Baxi Manresaren aurka Endesa Ligako 20. jardunaldian. Bilboko taldea ez da aurkariaren maila berdintzeko gai izan, eta porrot egin du.
2025/02/06 - 00:16
Bilbao Basketek Tofas Bursaren aurka jokatuko du FIBA Europa Kopako final laurdenetan; joanekoa, Miribillan
Choletek, Sardinian, Dinamo Sassari menderatu du, eta, hala, Frantziako taldeak txapelketako L multzoko lehen postua eskuratu du. Multzoko bigarren sailkatua denez, Bilbao Basketek K multzoko txapelduna izango du aurkari, alegia, Tofas Bursa Turkiako taldea; kanporaketak, martxoaren 5ean eta 12an.
2025/02/04 - 23:57
Bilbao Basketek Le Portel garaitu du, 74-78, eta Choletek Sassarin galtzea behar du, multzoko lehena izateko
Jaume Ponsarnauren taldeak bost garaipen lortu ditu FIBA Europa Kopako bigarren faseko sei partidetan, eta, Choletek asteazkenean ezin badu Dinamo Sassari mendean hartu, L multzoko lehen postua eskuratuko luke eta Miribillan jokatuko luke final laurdenetako itzuliko partida.
2025/02/04 - 15:00
Surne Bilbao Basket taldeko lehen postuaren bila ari da, hurrengo faserako sailkatu ostean
Norgehiagoka streaming bidez ikusi ahal izango da eitb.eus-en; telebistaz, ordea, ETB4k emango du, 20:00etatik aurrera, Le Portel hiritik, Frantziatik.
2025/02/02 - 21:16
Marvin Jonesek Bilbao Basketek beharrezkoa zuen garaipena gidatu du (91-75)
Marvin Jonesek garaipenaren bidean jarri du Miribillan Surne Bilbao Basket, Hiopos Lleidaren aurka, mailari eusteko borrokan.
2025/01/31 - 18:03
Bassala Bagayokok utzita jokatuko du Zornotzan
Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka jokatutako Europa Kopako partidan.
2025/01/30 - 10:50
Pantzarrek sartutako hiruko ikusgarria, zelai erdiko marraren atzetik, Cholet vs Bilbao Basket partidan
Jan Patrick Melwin Pantzar Bilbao Basketeko jokalariak hiruko ikusgarria sartu du Choleten kontrako Europa Kopako partidan. Bilboko taldeak galdu egin du, 82-75eko emaitzarekin.
2025/01/29 - 23:37
Bilbao Basketek zazpi puntuz galdu du Choleten, 82-75, eta zailago jarri zaio multzoko lider amaitzea
Bilboko taldeak estreinakoz galdu du txapelketan, azken laurdenean erabaki den norgehiagokan. Cholet zazpi puntuz gailendu da, eta, hala, bi taldeen arteko "basketaveragea" berdintuta dago, baina Frantziako taldea, puntuen arteko alde orokorrean, hobeto dabil.
2025/01/29 - 09:16
Cholet-Bilbao Basket partida, 20:00etatik, zuzenean, EITBn, gaur
Bilboko taldea FIBA Europa Kopako final laurdenetarako sailkatuta dago, eta, Choleten irabaztekotan, multzoko lehen postua bermatuko luke; hortaz, final laurdenetako kanporaketan, itzuliko partida Miribillan jokatuko luke.
2025/01/25 - 21:54
Bilbao Basketek ezin izan du Breogan garaitu eta hirugarren porrota jarraian jaso du Ligan (76-71)
Surne Bilbao Basketek zailtasunekin jarraitzen du Endesa Ligan, Rio Breoganen aurka galdu ostean. Azken minutuetan erabaki da partida, Galiziako taldeak asmatzen jakin baitu saskiratzeetan.
2025/01/19 - 23:32
Dena emanda ere, Bilbao Basketek galdu egin du Palau Blaugranan (97-84)
Surne Bilbao Basketek ondo hasi du Bartzelonaren aurka Palau Blaugranan jokatu duen partida, baina hirugarren laurdenean, etxeko taldeak abantaila hartu du markagailuan, eta Jaume Ponsaurnauren jokalariek ezin izan dute porrota ekidin, azkeneraino saiatu arren.
2025/01/16 - 00:27
Bilbao Basketek Dinamo Sassari menderatu du, 77-60, eta FIBA Europa Kopako final laurdenetan da
Bilboko taldeak ia une oro izan du kontrolpean Dinamo Sassariren aurkako partida; halaber, Choletek Le Portelen kantxan irabazi duenez, Bilbao Basket matematikoki sailkatu da final laurdenetarako.
2025/01/15 - 09:37
IDK Euskotren-Dinamo Sassari eta Bilbao Basket-Dinamo Sassari, zuzenean, 20:00etan, EITBn
IDK Euskotrenen partida eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, eta Bilbao Basketena eitb.eus-en. Gipuzkoako taldeak hamar puntuko alde irauli beharko du, Eurokopako final laurdenetarako sailkatzeko, eta Bizkaiko taldeak kanporaketa horretarako sailkatzea ere bermatzeko aukera du.