Bilbao Basket
2024/05/05 - 00:30
Palenciak Bilbao Basket jipoitu du Miribillan (80-97)
Dagoeneko LEB Oro mailara jaitsita dagoen Zunder Palenciak sekulako jipoia eman dio Surne Bilbao Basketi Miribillan (87-90). Jaume Ponsarnauren taldeak ez zeukan askorik jokoan, eta min hartuta dauden Adam Smith eta Keith Hornsbyren falta asko nabaritu du.
2024/04/28 - 11:56
Bilbao Basketek porrot egin du Gironaren aurka (81-67)
Jaume Ponsarnauren taldeak, salbatuta eta Keith Hornsby eta Adam Smith gabe, agur esan dio play-offak jokatzeko aukerari, hirugarren porrota jarraian jasota.
2024/04/25 - 13:06
''Kindur'' (ardiak), Tryggvi Hlinason eta Rafa Martinez protagonista dituen ACBren istorio bat
Surne Bilbao Basket taldeko Tryggvi Hlinason pibot islandiarrak bere jatorrietara bidaiatuko du Rafa Martinez ACBko mitoarekin batera, Islandiako etxalde urrun batera, non bere familia bizi den.
2024/04/24 - 11:58
Adam Smithek eta Keith Hornsbyk min hartu zuten Obradoiroren aurkako partidan
Smithek haustura du orpazurdan, eta ebakuntza egin beharko diote. Hornsby, berriz, miofaszia haustura du ezker aduktore luzean.
2024/04/21 - 22:13
Bilbao Basketek porrot egin du Obradoiroren aurka Miribillan (72-75)
Surne Bilbao Basketek 72-75 galdu du Monbus Obradoiroren aurka igande honetan Miribillan jokatu duen partida, eta, ondorioz, atzera egin du Endesa Ligako 10. postua lortzeko borrokan.
2024/04/14 - 02:33
Bilbao Basketek ezin izan du garaipenen bolada ona mantendu Lenovo Teneriferen aurka (101-84)
Lenovo Tenerifek Surne Bilbao Basketen bolada ona eten du. Bilboko taldeak play-offak jokatzeko aukerak estutu nahi izan ditu, baina ametsak ihes egin dio bigarren zatian (101-84).
2024/04/06 - 22:35
Bilbao Basketek laugarren garaipena lortu du jarraian, Kanaria Handia mendean hartuta (81-71)
Surne Bilbao Basketek 81-71 irabazi dio Dreamland Kanaria Handiari Miribillan jokatutako partidan, eta, ondorioz, laugarren garaipena lortu du jarraian Endesa Ligan.
2024/04/04 - 02:06
Bilbao Basketek finalerdiko itzuliko partida irabazita esan dio agur FIBA Europe Cup txapelketari (73-82)
Jaume Ponsarnauren gizonek ezin izan dute irauli Niners Chemnitzek joaneko partidan erdietsitako emaitza; izan ere, Miribillan, Bizkaiko taldearen aurkariak 25 puntuko aldea erdietsi zuen. Hala ere, beste garaipen bat lortu du Bilbao Basketek, eta, horrenbestez, amaiera egokia eman dio txapelketari.
2024/04/03 - 01:26
Bilbao Basket miraria egiten saiatuko da Alemanian
Bilbao Basketek jipoi handia hartu zuen Niners Chemnitzen aurka Miribillan (73-98), FIBA Europe Cupeko finalaurrekoko joaneko partidan, eta alemaniarrek 25 puntuko abantaila duten kanporaketan. Partida zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus-en.
2024/03/30 - 22:12
Bilbao Basketek Endesa Ligan jarraituko du, Breogani irabazita (68-80)
Surne Bilbao Basketek 68-80 irabazi dio Breogani, eta datorren denboraldian Endesa Ligan jarraituko duela bermatu du. Europan jasandako porrotak ez du eraginik izan, eta garaipen nabarmena lortu du Galizian.
2024/03/28 - 00:07
Bilbao Basketek ezin izan du bigarren zatian, Miribillan, gehiago izan den Niners Chemnitz aurkari (73-98)
Bilboko taldeak 14 puntuko aldea ere izan du, aurreneko bi laurdenetako hainbat unetan; markagailua 43-29 zihoanean, baina, Alemaniako taldea suspertu egin da, eta bikain jokatu du amaierara arte. FIBA Europe Cupeko finalerdia, hala, oso zail jarri zaio Bilbao Basketi.
2024/03/26 - 22:06
Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko finalerako txartela bideratu nahi du, Niners Chemnitz aurkari
Asteazken honetan Alemaniako taldearekin neurtuko ditu indarrak Miribillan 20:00etan, ETB4en eta eta eitb.eus-en ikusgai egongo den finalerdietako joaneko partidan.
2024/03/24 - 20:56
Jaume Ponsarnau: ''Miribillan jai ederra bizi izan dugu''
Bilbao Basket 82 eta 80 gailendu zaio Baskoniari, Endesa Ligan jokatutako euskal derbian. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/17 - 18:03
Bilbao Basketek garaipen erosoa lortu du etxean, Joventuten aurka (92-71)
Bilbao Basketek lasai ekingo die denboraldia amaitzeko geratzen diren bederatzi jardunaldiei, Joventut 92-71 menderatu ostean. Partida estua jokatu dute bi taldeek lehen hiru laurdenetan, eta laugarrenean jarri dute bilbotarrek neurketa euren alde.
2024/03/14 - 00:32
Bilbao Basketek Legia Varsovia jipoitu du (81-53), eta FIBA Europe Cupeko finalerdietarako sailkatu da
Bilboko taldeak, gogoan izateko modukoa izan den partida batean, joaneko neurketako emaitza txarra irauli du; orduan, Legia Varsoviak 19 puntuko aldea lortu zuen, baina orain, itzulikoan, Bilbao Basketek buelta eman dio. Finalerdietan, Niners Chemnitz Alemaniako taldea izango da aurkaria.
2024/03/13 - 00:20
Bilbao Basketek 19 puntu irauli behar dizkio Legia Varsoviari, Miribillan, FIBA Europe Cupen jarraitzeko
Europako txapelketako final laurdenetako itzuliko norgehiagoka 20:00etan hasiko da, asteazkenean, eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango du. Joanekoan izandako 83-64ko markagailua tarteko, Jaume Ponsarnauren taldeak partida oso ona egin beharko du, zaleek lagunduta.
2024/03/10 - 21:19
Bilbao Basketek porrot egin du Granadaren kontra (87-79)
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Coviran Granadaren aurka, 87-79ko emaitzarekin, Andaluziako taldearen kantxan jokatutako Endesa Ligako 24. jardunaldiko norgehiagoka. Bideo honetan duzu ikusgai neurketako laburpena.
2024/03/06 - 22:41
Bilbao Basketek markagailua irauli beharko du Miribillan, Polonian partida kaskarra jokatu ostean (83-64)
Jaume Ponsarnauren mutilek 19 puntuko aldeaz galdu dute Legia Varsoviaren aurka, eta kanporaketari buelta ematen saiatuko dira datorren astean, zaleen laguntzarekin.
2024/03/04 - 22:13
Rabasedak haustura anizkoitza izan du goiko masailezurrean
Bilbao Basketeko jokalariari ebakuntza egin behar izan diote Malagan hartutako kolpearen ondorioz.
2024/03/03 - 12:53
Xavi Rabasedari masailezurreko haustura eragin dion kolpea, Unicaja-Bilbao Basket partidan
Xavi Rabaseda Bilbao Basketeko jokalariak hautsita du masailezurra, Unicajaren aurkako Endesa Ligako 23. jardunaldiko partidan Perry Malagako taldeko jokalariak emandako kolpearen ondorioz.