Bilbao Basket
2025/01/14 - 18:42
Ruben Dominguez lekua ari da hartzen Bilbao Basketen
21 urteko jokalari gaztea maila ona ari da ematen Surne Bilbao Basketen, Bilboko taldean dabilen aurreneko denboraldian. Abenduan, Leyma Coruña aurkari, 35 puntu sartu zituen, eta Bilbao Basketen marka historikoa hautsi zuen, ondorioz.
2025/01/13 - 14:04
Surne Bilbao Basketek Omar Silverio jokalari berria aurkeztu du
Omar Silverio eskolta domikinarrak Surne Bilbao Basketen jokatuko du aurrerantzean, eta gaur goizean egin dute aurkezpena.
2025/01/12 - 12:13
Surne Bilbao Basketek Omar Silverio eskolta fitxatu du
NCAAn Hofstra Pride eta Mexikoko Ligan Soles de Mexicali taldeetan aritu ondoren, 23/24 denboraldian jokalari dominikarrak Europara jauzi egin zuen Hapoel Galil Elyonekin.
2025/01/11 - 21:57
Bilbao Basketek galdu egin du etxean, Unicajaren aurka (81-86)
Andaluziako taldea nagusi izan da partida osoan, baina Jaume Ponsarnauren taldeak 10 eta 0eko partziala egin du azken laurdenean, eta 6 puntura jarri da partida amaitzeko bost minuturen faltan (68-74); hala ere, azkenean ez du partida iraultzea lortu.
2025/01/08 - 23:34
Bilbao Basketek Le Portel menderatu du (74-65), uste baino gehiago sufrituta
Beltzezko gizonak 23 puntuz aurretik heldu dira atsedenaldira, baina bigarren zati txar batek urduritasuna eraman du Miribillako harmailetara. Alabaina, azkenerako etxean geratu da garaipena, eta beltzezkoek multzoko lider jarraitzen dute.
2025/01/08 - 09:18
Dinamo Sassari vs IDK Euskotren eta Bilbao Basket vs Le Portel partidak, gaur, zuzenean, eitb.eus-en
Gipuzkoako taldeak Eurokopako final-zortzirenetako joaneko neurketa jokatuko du Italian; Bizkaikoak, aldiz, Europa Kopako bigarren faseko L multzoko hirugarrena. Jardunaldiko neurketa izango du jokoan. Bi norgehiagokak eitb-eus-en izango dituzu ikusgai, 20:30ean eta 20:00etan hurrenez hurren.
2025/01/05 - 01:03
Bilbao Basketek porrot egin du La Laguna Teneriferen aurka (86-75)
Surne Bilbao Basketek 86-75 galdu du La Laguna Teneriferen aurka Endesa Ligako 15. jardunaldian. Bizkaiko taldea nagusi izan da lehen laurdenean, baina hortik aurrera etxekoak izan dira partidan agintari.
2025/01/02 - 21:56
Bilbao Basketek goraka jarraitzen du Andorra menderatuta (82-74)
Surne Bibao Basketek Endesa Ligako sailkapenean gora egiten jarraitzen du azken jardunaldietan, MoraBanc Andorrari 82-74 irabazita, Tryggvi Hlinason eta Melwin Pantzarren partida bikainak bultzatuta.
2024/12/28 - 22:24
Ruben Dominguezen erakustaldiak garaipen garrantzitsua eman dio Bilbao Basketi (79-100)
Ruben Dominguez (35 puntu) eta Abdur-Rahkman (24 puntu) jokalarien erakustaldiari esker, Surne Bilbao Basketek garaipena lortu du Leyma Coruñaren kantxan.
2024/12/22 - 21:00
Bilbao Basketek Manresari irabazi dio jaitsiera postuetatik ihes egiteko (88-73)
Azken lau jardunaldietan galdu ostean, Bilbao Basketek garaipena lortu du berriro Endesa Ligako 12. jardunaldian, Manresaren aurka. Lehen eta hirugarren laurdenetan erakutsitako joko ona funtsezkoa izan da berriro irabazteko.
2024/12/15 - 16:40
Bilbao Basketek porrot egin du Lleidan (84-66)
Hiopos Lleidak 84-66ko emaitzarekin irabazi dio Surne Bilbao Basketi, azken bi laurdenetan egindako lan bikainari esker.
2024/12/10 - 23:51
Bilbao Basketek Cholet menderatu du, 95-88, eta balio handiko garaipena eskuratu du FIBA Europa Kopan
Bilboko taldea, txapelketako bigarren fasean jokatutako bi partidak irabazita, L multzoko lehenengo postuan dabil. Ponsarnauren taldeak Frantziako Ligan lider dabilen taldea hartu du mendean; pentsatzeko modukoa da Cholet multzoko beste faborito nagusia dela.
2024/12/10 - 16:46
Bilbao Basket Choleten aurka arituko da, gaur, Miribillan, FIBA Europa Kopako partida garrantzitsuan
Neurketa 20:00etan hasiko da, eta ETB4n eta eitb.eus.en izango da ikusgai, zuzenean. Bilboko taldearen aurkaria lider dabil Frantziako Ligan, eta, Bilbao Basketek ere egin zuenez, garaipena eskuratu zuen bigarren faseko lehen jardunaldian.
2024/12/05 - 10:28
Bilbao Basketek garaipena bereganatu du Sassariren kontra (89-91), eta ondo ekin dio Europa Kopako 2. faseari
Bilboko taldeak Italiakoa menderatu du 89-91eko emaitzarekin FIBA Europa Kopako bigarren faseko lehen jardunaldian. Hala, bada, talde bizkaitarrak bere 100. garaipena lortu du Europan.
2024/12/04 - 11:25
Surne Bilbao Basketek Italian ekingo dio gaur FIBA Koparen bigarren faseari
Dinamo Sassari izango du aurkari, eta norgehiagoka EITBn ikusteko aukera egongo da: ETB4n eta eitb.eus-en, streaming biez, 20:30ean hasita.
2024/12/01 - 10:19
Bilbao Basketek hirugarren porrota jarraian jaso du Zaragozan (82-71)
Surne Bilbao Basketek hirugarren porrota jarraian jaso du larunbat honetan Endesa Ligan, Casademont Zaragozaren aurka 82-71 galduta.
2024/11/26 - 15:18
Bilbao Basketek Bilbao Arenan jokatuko ditu Europa Kopako bigarren faseko etxeko partidak
Bilboko taldeak Casillan jokatu ditu txapelketako lehen faseko etxeko neurketak; orain, ordea, azken urteetan ohiko duen kantxara itzuliko da, bigarren faseko etxeko norgehiagokak jokatzeko.
2024/11/17 - 20:58
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Joventuten aurka jokatutako partida (79-95)
Kataluniako taldea nagusi da neuketa osoan. Atsedenaldian, beltzezko gizonak 35 eta 43 izan dira aurretik, eta hirugarren laurdenean 55 eta 56 hurbildu dira, baina Juventutekoek ez diete aukerarik eman eta garaipena poltsikoratu dute.
2024/11/14 - 15:19
Surne Bilbao Basketek Sardinian ekingo dio FIBA Europe Cupeko bigarren faseari, Dinamo Sassariren kontra
Beltzezko gizonek Cholet eta Le Portel Frantziako taldeak eta Sardiniako Dinamo Sassari izango dituzte aurkari. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortuko dute final laurdenetarako txartela.
2024/11/14 - 09:27
Bilbao Basket multzoko lehen postuan igaroko da Europa Kopako hurrengo fasera
Beltzezko gizonek BC Prievidza Eslovakiako taldea garaitu dute Casillan (87-66), eta J multzoko buruan amaitu dute.