FIBA EUROPAKO KOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surne Bilbaok bigarren finala jarraian jokatuko du, Miribillan ere Szombathelyri irabazi ondoren (95-88)

Ponsarnauren mutilek aise gainditu dute Hungariako taldea partida serio batean. Giro hotz samarra izan da Miribillako harmailetan Europako finalerdi bat izateko. Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.

Surne-Bilbao-Falco-Vulcano-Szombathely-Fiba-Europe-Cup-semifinal
Argazkia: EFE

Surne Bilbao Basketek FIBA Europako Kopako bere bigarren finala jarraian jokatuko du, bere historiako hirugarrena, Falco Vulcano Szombathely hungariarrari irabazita Miribillan jokatutako itzulerako partidan (95-88). Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.

18:00 - 20:00

Partida hasiera hotz samar baten ondoren (0-4), Ponsarnauren taldea hazi egin da, eta bilbotarrak sendo agintzen hasi dira jokoan zein markagailuan (23-17).

Bigarren laurdenean Hungariako taldeak ez du etsi eta bilbotarren errenta murrizteko ahaleginean lanean jarraitu du. Hala ere, talde bizkaitarrak azeleragailua sakatzen jarraitu du beharrezkoa zenean eta beti aurretik izan da markagailuan (48-37).

Momentu batzuetan, bazirudien ez zela Europako finalerdi bat, giroa hotza baitzen harmailetan, Hungarian lortutako errentaren eta neurketaren kontrolari esker. Pantzarrek erritmoa ezarri du kantxan eman dituen minutuetan, eta partidako saskiratzaile nagusienetakoa izan da lehen zatian, 8 punturekin aurreneko bi laurdenetan, Krampelj 9rekin batera.

Atsedenaldiaren ostean, beltzezko gizonak ondo hasi dira, baina hirugarren laurdenaren erdian zertxobait lokartu egin dira eta Hungariako taldea nagusitu zaie, partida 58na berdinduz.

Ponsarnauk, haserre, norgehiagoka gelditu behar izan du hutsarte batekin, eta hori baliatu du jokalariak ohartarazteko eta animatzeko. Prestatzaile kataluniarraren estrategiak emaitzak eman ditu; izan ere, jarraian bilbotarrek 6-0eko partziala sartu baitiote Szombathelyri.

Baina hungariarrak ere suspertu egin dira, haien entrenatzaileak beste hutsarte bat eskatu ostean, eta azken laurdenera markagailuan aurretik joateko zorian egon dira (69-67). Jaworskiren hiruko batek eragotzi du, laurdeneko azken jokaldian.

Azken laurdenean, Pantzar eta Hlinason berriro kantxan zirela, Surne Bilbaok partidaren erritmoa ezarri du berriro. Bi jokalariak ordezkatu dituztenean markagailuan 10 puntuko abantaila zuen Surnek, eta horrek kanporaketa itxi du, baina ez partida. Szombathelyren boskotea neurketa irabazten saiatu da azken unera arte, baina beltzezko gizonek eragotzi egin dute (95-88).

Jaume Ponsarnau, Surne Bilbaoko entrenatzailea

Finala etxean gure zaleen babesarekin jokatzeak ilusio handia egiten digu

Jaume Ponsarnau Surne Bilbao taldeko entrenatzaileak finalerako txartela lortu ostean esan duenez, "ilusio handia" egiten die Miribillan jokatzeak finaleko bigarren partida erabakigarria. "Testuingurua ezberdina da aurreko denboraldiarekin alderatuta. Finaleko bigarren 40 minutuak Miribillan izateak apur bat gehiago kitzikatzen gaitu", onartu du prestatzaile kataluniarrak iragan denboraldiko aurkari beraren aurka garaikurra jokoan izango dutela jakin aurretik.

Halaber, Ponsarnauk nabarmendu du arrakasta berri honek agerian uzten duela Surne Bilbaok "aurrerapausoak ematen" jarraitzen duela, eta azpimarratu du duela urtebete zerbait "oso zaila" lortu zutela, baina oraindik "zailagoa" zela finalera "berriro iristea".

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X