Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hlinason eta Jones Bilbao Basketeko pibotak baja izango dira "hainbat astetarako"

Bien sendatze epeak ezagututakoan, klubak merkatura joateko aukera aztertuko du, denboraldiaren azken txanpara begira "fitxatzeko aukera onak dauden ikusteko".
Tryggvi Hlinason. Argazkia: EFE
Tryggvi Hlinason. Argazkia: EFE

Tryggvi Hlinason eta Marvin Jones, Surne Bilbao Basketen 5 gisa jokatzen duten bi pibotak, baja izango dira "hainbat astetarako", asteazkenean JDA Bourgogne Dijonen aurka jokatu zuten Europako partida lesio muskularrekin amaitu ondoren.

Horien behin betiko diagnostikoaren berri izan aurretik, Jaume Ponsarnau Bilboko taldeko entrenatzaileak jakinarazi du zerbitzu medikoek aurreratu dietela epe laburrean ezingo dutela jokatu.

Bien sendatzeko epeak ezagututakoan, klubak merkatura joateko aukera aztertuko du, denboraldiaren azken txanpara begira "fitxatzeko aukera onak dauden ikusteko".

Epe laburrean, Ponsarnauk aurreratu du Amar Syllak "bosteko posturantz pauso bat" emango duela, Bassala Bagayoko gazteak eta Thijs De Ridder eta Tomasz Gielo hegal-pibotek bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X