FIBA Europa Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Tofas Bursaren aurka jokatuko du FIBA Europa Kopako final laurdenetan; joanekoa, Miribillan

Choletek, Sardinian, Dinamo Sassari menderatu du, eta, hala, Frantziako taldeak txapelketako L multzoko lehen postua eskuratu du. Multzoko bigarren sailkatua denez, Bilbao Basketek K multzoko txapelduna izango du aurkari, alegia, Tofas Bursa Turkiako taldea; kanporaketak, martxoaren 5ean eta 12an.
Tryggvi Hlinason, Dinamo Sassariren aurkako partidan. Argazkia: EFE.
Tryggvi Hlinason, Dinamo Sassariren aurkako partidan. Argazkia: EFE.

Surne Bilbao Basketek Tofas Bursa Turkiako taldearen aurka jokatuko du 2024-25 denboraldiko FIBA Europa Kopako final laurdenetako kanporaketan. Kanporaketa horretako joaneko partida Miribillan izango da, Bilbon, martxoaren 5ean, eta itzuliko neurketa, ordea, Bursan jokatuko dute, Turkian, Bursa Ataturk Spor Salonu pabiloian, martxoaren 12an.

Choletek, Sardinian, Dinamo Sassari mendean hartu eta Frantziako taldeak txapelketako L multzoko lehen postua eskuratu duenez, Bilbao Basketek multzoko bigarren amaitu du bigarren fasea; hori dela eta, K multzoko txapelduna izango du aurkari, alegia, Tofas Bursa Turkiako taldea.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X