Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Renfroek ezingo du jokatu ostegunean BAXI Manresaren aurka, soleoan izandako lesio batengatik

Bilbao Basketeko jokalaria, halaber, zalantza da Endesa Ligako azken jardunaldirako; igandean, Bilboko taldea Bartzelonaren aurka arituko da, Miribillan.
Alex Renfroe, defentsa lanetan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Alex Renfroe, defentsa lanetan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Surne Bilbao Basketeko Alex Renfroe jokalariak ezingo du ostegunean Manresan jokatu, BAXI Manresa aurkari, 2023-24 denboraldiko Endesa Ligako fase erregularreko 33. jardunaldian, lesioa baitu ezker hankako soleoan, Bilboko klubak asteartean iragarri duenez. Hala, baliteke Renfroek ezin izatea jokatu igandean, Bilbao Basket-Bartzelona partidan, liga erregularreko azken jardunaldian.

Jaume Ponsarnau euskal taldeko entrenatzaileak, testuinguru horretan, bi baja izango ditu ostegunean: Renfroek ez ezik, Adam Smithek ere ezingo du jokatu, joan den astean ebakuntza egin baitzioten eskuineko Akilesen tendoian.

Ponsarnauk, ordea, baliteke Keith Hornsby berriro izatea prest; Hornsbyk bi partida daramatza jokatu ezinik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X