Baskonia
2024/12/22 - 16:22
Baskoniak galdu egin du Unicajaren aurka, eta oso zail du Kopan sartzea
Endesa Ligako 12. jardunaldian, Baskoniak 88-90 galdu du Unicajaren aurka igande honetan, azken momentuan. Euskal taldeak partida berdintzeko aukera izan du, baina Forrestek ez du sartu etxekoei itxaropena emango zien hirukoa.
2024/12/19 - 22:37
Baskoniak ez du inolako aukerarik izan OAKAn, Panathinaikosen aurka, Euroligan (104-69)
Greziako taldeak, txapelketako egungo txapelduna bera, lehen laurdenean hartu du markagailuaren kontrola (33-12), eta Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute garaipena lortzeko lehiatu. Baskonia, 17 jardunalditan zazpi partida irabazi dituela, hamabosgarren postuan dabil, sailkapenean.
2024/12/17 - 23:35
Baskoniak Makabi Tel Aviv garaitu du (85-95), partida ona eginda, eta zazpi garaipen daramatza Euroligan
Euskal taldeak merezita irabazi du, Belgraden jokatutako partidan; izan ere, Pablo Lasoren taldeak ia-ia hasieratik izan ditu kontrolpean jokoa eta markagailua.
2024/12/17 - 12:05
Janis Timma Baskoniako jokalari ohia hil da, 32 urte zituela
Letoniarrak 2017-2018 denboraldian jokatu Gasteizen, eta Moskun aurkitu dute hilda. Bertan, Alikson Team izeneko 3x3 saskibaloi taldeko kide zen.
2024/12/15 - 16:38
Baskoniak suspensearekin irabazi dio Granadari (73-75)
Baskoniak bigarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan, eta Errege Koparako sailkatzeko aukerak ditu oraindik, Coviran Granada 73-75 garaitu ostean.
2024/12/13 - 11:26
Baskoniak garaipenari ihes egiten utzi dio Virtusen aurkako azken hasperenean (81-82)
Will Clyburnek berpiztu egin du Virtus Bologna, azken segundoan, markagailuari buelta eman dion lau puntuko jokaldi batekin, Baskoniak garaipena bideratuta zuenean.
2024/12/06 - 11:07
Hirukoek Baskoniaren aukerak lurperatu dituzte Munichen (94-80)
Baskoniak 94-80 galdu du Bayern Munichen aurka, Chima Moneke hegaleko pibotak 25 puntu lortu eta 11 errebote jaso dituen arren, eta Europako txapelketa nagusian duen irregulartasun sentsazioa luzatu du.
2024/12/04 - 00:00
Baskoniak Fenerbahçe menderatu du (88-76), partida oso ona eginda, eta bi garaipen kateatu ditu Euroligan
Pablo Lasoren gizonek, txapelketako hamahiru partida jokatuta, sei garaipen dituzte; sailkapenean bigarren postuan dabilen Fenerbahçe aurkari, Gasteizko taldea bikain aritu da, eta guztiz merezita irabazi du.
2024/12/03 - 18:20
2024-25 denboraldiko Euroligako Lauko Finala Abu Dhabin jokatuko dute
Baskonia eta beste hamabi klub dira Euroligaren jabeak; hamahiru horietatik, hamaikak eman dute erabakiaren aldeko botoa, Baskoniak tartean. 2025eko Lauko Finala maiatzaren 23tik 25era bitartean jokatuko dute.
2024/12/01 - 21:30
Baskoniak porrot latza jaso du Valentziaren aurka, Buesan (91-116)
Baskoniak Valentziaren aurka galdu du Endesa Ligako 9. jardunaldian (91-116). Partida ondo hasi duten arren, bigarren eta hirugarren laurdenean Valentziak jipoia eman die.
2024/11/29 - 10:43
Baskoniak mendean hartu du Zalgiris, azken laurdenean markagailua iraulita (70-83)
Pablo Lasoren taldea suspertu egin da Zalgiris Kaunasen aurka, 16 puntu irauli ondoren, Euroligan etxetik urrun lehen garaipena eman dioten 15 minutu garrantzitsuei esker.
2024/11/22 - 11:21
Baskoniak porrota jaso du Olympiacosen aurka (92-69)
Pablo Lasoren taldeak beste porrot gogor bat jaso du (92-69) Atenasen; etxeko taldeak, lehen laurdenean abantaila handia berenagatuta, Gasteizko taldeari aukerarik eman ez dion norgehiagokan.
2024/11/17 - 21:36
Baskoniak azken laurdenean galdu du Zaragozaren aurka (86-85)
Casademont Zaragozak Baskonia garaitu du Endesa Ligako 8. jardunaldian, Gasteizko taldeak abantantailari eusten jakin ez duen partidan erreakzio bikaina izanda.
2024/11/14 - 23:48
Baskoniak lehen zati txarra jokatu du Monakoren aurka, eta galdu egin du Buesa Arenan (75-87)
Euskal taldea 23 puntuz ari zen galtzen atsedenaldian, 24-47, eta ezin izan du hasiera oker hori zuzendu, nahiz eta hirugarren laurdenean bost puntura ere jarri den. Pablo Lasoren taldeak, horrenbestez, laugarren aldiz jarraian jaso du porrota Euroligan.
2024/11/12 - 23:55
Baskoniak ezin izan dio Anadolu Efesi irabazi (84-89), eta aurrenekoz galdu du Buesa Arenan aurtengo Euroligan
Gasteizko taldeak ondo jokatu du bigarren zatian, eta partida oso berdinduta iritsi da azken txanpara; Anadolu Efesek gehiago asmatu du norgehiagokako une erabakigarrietan. Hala, Baskoniak, txapelketako bederatzi jardunaldi jokatuta, lau garaipen daramatza txapelketan.
2024/11/10 - 21:29
Howardek Baskoniaren garaipena gidatu du Lleidaren aurka (100-99)
Markus Howardek, 38 puntu sartuta, Baskonia salbatu du Endesa Ligako 7. jardunaldiko partidan Hiopos Lleidaren aurka, bisitariek 14 puntuko errenta izan duten arren.
2024/11/08 - 23:55
Baskoniak porrot gogorra jaso du Barçaren aurka (91-68)
Kataluniako taldea hasieratik izan da nagusi markagailuan, eta Gasteizko taldeak partidari heldu dio baina ezin izan dio buelta eman.
2024/11/03 - 21:54
Baskoniak Kanaria Handiaren aurka galdu du azken laurden kaskar baten ostean (92-86)
Baskoniak porrot egin du Kanaria Handiaren aurka Endesa Ligako seigarren jardunaldian. Gasteizko taldea nagusi izan da partidako zati gehienetan, baina azken laurden txar batek porrota ekarrio dio.
2024/11/02 - 12:36
Punteriarik gabeko Baskoniak atzerapausoa eman du Parisen (67-65)
Pablo Lasoren taldeak porrota jaso du Parisen kontra (67-65), hirukoetan asmatutako portzentaje baxuak (1/26) bultzatuta.
2024/10/30 - 14:03
Forrestek Baskonia suspertu du Milanen kontrako partidan, garaipena lortuta (88-83)
Gasteizko taldeak laugarren aldiz irabazi zuen Euroligan, etxean. Trent Forresten lan ona nabarmendu beharra dago, 22 puntu, bost errebote eta 3 asistentzia lortu baitzituen.