Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 gainditu du MoraBanc Andorra Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina burutu dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, laugarren postua sendo helduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.
Baskonia azken laurdenean hasi da sendo, eta Girona garaitu du (94-81)
Kosner Baskoniak Gironari irabazi dio (94-81) azken laurden gogor baten ostean. Nahiz eta lehen hiru laurdenetan partida oso parekatua izan den, fisikoak eta intentsitateak bidea ireki diete baskoniarrei azken txanpan.
Kosner Baskonia ondo lehiatu da Olympiakosen aurka, baina ezin izan du garaipena eskuratu (90-80)
Euskal taldeak partida ona jokatu du, oso zaila den kantxa batean, baina, azkenean, galdu egin du, eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan.
Paolo Galbiati: “Jokatzeko moduko bost jokalari baditut, nire betebeharra lehiatzea da"
Paolo Galbiatik hedabideen galderei erantzun die Olympiakosen aurkako Euroligako partidaren atarian. Italiarrak taldearen egungo egoerari buruz hitz egin du, eta argi utzi du pairatzen duten lesio izurritea ez dela "aitzakia".
Lesioz jositako Baskoniak Euroligan daukan bolada txarra haustea bilatuko du Olympiakosen aurka
Baskoniarrek Euroligako azken sei partidak galdu dituzte, eta kontinenteko kantxa zailenetako bat bisitatuko dute. Greziako taldeak bi partida galdu ditu etxean, Panathinaikos eta Valentzia Basketen aurkakoak.
Jesse Edwardsek ACBn jokatzeko maila duela erakutsi nahi du Gasteizen
"Mutilak eta lantalde teknikoa ezagutzea zoragarria izan da. Taldearen inguruko gauza onak entzun besterik ez dut egin", azaldu du Baskoniako jokalari garai berriak (213 zentimetro). Pablo Prigioni Minessotan entrenatzaile izan duenaren eta Kai Edwards Espainian ibilitako anaiaren iritziak jaso ditu.