Kosner Baskoniak babesa hartu nahi du Buesa Arenan Bartzelonaren aurka
Kosner Baskoniak Bartzelonaren aurka jokatuko du, ostiral honetan, Euroligako 27. jardunaldian. 20:30ean hasiko da partida eta euskal taldeak sentsazioak berreskuratzea bilatuko du, Milanen izandako porrotaren ostean.
Kosner Baskoniak Bartzelonaren aurka jokatuko du ostiral honetan, Euroligako 27. jardunaldian. 20:30ean hasiko da partida eta euskal taldeak sentsazioak berreskuratzea bilatuko du, Milanen izandako porrotaren ostean. Beste alde batetik, Kataluniako taldea bere emaitza txarrei buelta ematen saiatuko da, azkeneko lau partidak galdu ostean.
Paolo Galbiatiren taldeak 14 garaipen lortu ditu Buesa Arenan jokatutako azken 16 partidetatik, eta estatistika on hori handitzen jarraitu nahi du, bere zaleen aurrean lortutako beste garaipen batekin. Horretarako, arreta jarri beharko dute Baskoniako jokalari ohia den Toko Shengelia, Kevin Punter eta Nico Laprovittolaren gainean; horiek aunitz hobetu dute errendimendua azkeneko partidatan.
Aurrean, Surne Baskoniak Bartzelona izanen du; talde horrek ezin izan du garaipenik lortu Buesa Arenara egindako azkeneko lau bisitetan. Bartzelonako jokalariak ez daude beraien unerik onenean, eta Xavi Pascual taldeko entrenatzailea izatera itzuli zenetik izandako bolada okerrena da hau. Partidaren gakoa hiru puntuko jaurtiketa izan liteke; izan ere, arlo horretan, Xavi Pascualen taldea onenetakoa bat da.
Bajei dagokienez, Tadas Sedekerskis da Kosner Baskoniaren baieztatutako bakarra; Marquis Nowell, berriz, zalantza izaten jarraitzen du, belaunean dauzkan arazoen ondorioz; horiek ez diote utzi azkeneko partidak jokatzea. Bartzelonari dagokionez, Juan Nuñez izanen da baja bakarra, bere iraupen luzeko lesioaren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.
Baskonia azken laurdenean hasi da sendo, eta Girona garaitu du (94-81)
Kosner Baskoniak Gironari irabazi dio (94-81) azken laurden gogor baten ostean. Nahiz eta lehen hiru laurdenetan partida oso parekatua izan den, fisikoak eta intentsitateak bidea ireki diete baskoniarrei azken txanpan.
Kosner Baskonia ondo lehiatu da Olympiakosen aurka, baina ezin izan du garaipena eskuratu (90-80)
Euskal taldeak partida ona jokatu du, oso zaila den kantxa batean, baina, azkenean, galdu egin du, eta bolada txarrean jarraitzen du Euroligan.
Paolo Galbiati: “Jokatzeko moduko bost jokalari baditut, nire betebeharra lehiatzea da"
Paolo Galbiatik hedabideen galderei erantzun die Olympiakosen aurkako Euroligako partidaren atarian. Italiarrak taldearen egungo egoerari buruz hitz egin du, eta argi utzi du pairatzen duten lesio izurritea ez dela "aitzakia".