Kutxabank Araski
2022/10/03 - 19:17
Chagas eta Atkinson aurkeztu ditu Kutxabank Araskik
Goizean, Florencia Chagasek eta Tanaya Atkinsonek agerraldia egin dute Gasteizen. Eskolta estatubatuarrak indar fisikoa eta saskiratzeak eskainiko dizkio taldeari. Chagas joko antolatzaile argentinarra, berriz, erreferentzia izango da kanpoko jokoan.
2022/09/26 - 19:43
Holopainen eta Van den Adel aurkeztu ditu Kutxabank Araskik
Kutxabank Araskik aurten fitxatutako bi jokalari aurkeztu ditu. Holopainen eta Van den Adel Made Urietaren esanetara arituko dira hurrengo denboraldian. Van den Adelek bigarren aroa izango du Araskin.
2022/09/19 - 23:31
Araskik Diarra eta Txell aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari berri aurkeztu ditu: Txell Alarcon eta Maimouna Diarra. Made Urietaren aginduetara jardungo dute Campus Prometetik Gasteizera heldu diren jokalariek.
2022/09/12 - 20:00
Araski-Spar Girona eta Valentzia-Perfumerias Avenida, Endesa Superkopako finalerdiak
Superkopa urriaren 8an (larunbata) eta 9an (igandea) jokatuko da Gasteizko Mendizorrotza pabilioian.
2022/08/31 - 19:11
Kutxabank Araski, denboraldi berriari aurre egiteko prest
Kutxabank Araskik denboraldiaurreari ekingo dio. Gasteizko taldeak aurkezpen ekitaldia egin du, eta prest da datorren denboraldiko erronkei aurre egiteko.
2022/07/26 - 20:06
Maimouna Diarra, Araskiko jokalari berria
Diarra denboraldi honetako zortzigarren fitxaketa da Kutxabank Araskirentzat. Pibot senegaldarra Logroñoko Campus Prometetik iritsiko da Gasteizera eta Made Urietak zuzentzen duen taldearen barnealdeko erreferentzia izango da.
2022/07/21 - 21:11
Emakumezkoen saskibaloiko Superkopa Gasteizen jokatuko da urriaren 8an eta 9an
Kutxabank Araski, Perfumerias Avenida, Valentzia eta Spar Girona izango dira lehiatuko diren taldeak. Bi finalerdi urriaren 8an jokatuko dira eta finala 9an, igandean, Ligako lehen jardunaldia jokatu ondoren.
2022/07/19 - 19:07
Annika Holopainen, Araskiko fitxaketa berria
Holopainen, hegaleko pibota, Frantziako Emakumezkoen 2. Ligako Montbrison taldetik iritsiko da Gasteizera.
2022/07/05 - 23:28
Maria Asurmendik beste urtebetez jarraituko du Kutxabank Araskin
Joko-antolatzaile nafarrak talde gasteiztarrarekin berritu du bere bosgarren denboraldia.
2022/06/28 - 20:42
Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du
Jokalari argentinarra Magnolia La Molisana taldetik dator Gasteizera, eta proiektu berriko laugarren pieza da.
2022/06/21 - 15:11
Kutxabank Araskik Txell Alarcon eskolta fitxatu du kanpoaldeko jokoa indartu nahian
Jokalari katalanak 1,76 metroko altuera du, eta 19 urte egingo ditu aurki. Campus Promete taldean izan da azken denboraldietan; hiru puntuko jaurtiketetan nabarmendu da bertan.
2022/06/17 - 15:19
Agostina Burani argentinarra fitxatu du Araskik
31 urteko argentinarra talde gasteiztarrak egin duen bigarren fitxaketa da.
2022/06/14 - 14:06
Natalie van den Adel Kutxabank Araskira itzuli da
Holandako jokalariak laugarren denboraldia beteko du Gasteizko taldean.
2022/06/10 - 18:05
Made Urieta, Araski taldeko entrenatzaile beste denboraldi baterako
Amurrioarrak kontratua berritu du Gasteizko taldearekin eta bere zazpigarren sasoia beteko du taldeko gidaritzan.
2022/03/06 - 15:10
IDK Euskotrenek nagusitasunez eraman du Kutxabank Araskiren aurkako derbia (67-75)
Donostiarrek partidaren kontrola hartu dute bigarren laurdenetik aurrera, Andrijana Cvitkovic pibotak egindako partida bikainaz baliatuta.
2021/12/15 - 16:08
Kutxabank Araskik hainbat positibo atzeman ditu bere taldean
Gasteizko taldeak proba gehiago egingo dizkie jokalariei datozen orduetan, eta horien emaitzek eragina izan dezakete larunbat honetan Baxi Ferrolen aurka jokatu beharreko norgehiagokan.
2021/10/30 - 23:16
Kutxabank Araskiren laugarren garaipena (62-53)
Talde gasteiztarrak Tenerife gainditu eta ligako laugarren garaipena lortu. Oso partida orekatua izan da, batez ere lehen zatian, baina azkenean aldea mantentzea lortu dute partida irabazteko.
2021/10/03 - 23:05
Kutxabank Araskik denboraldiko bigarren garaipena lortu du
Talde gasteiztarrak 53 eta 47 irabazi dio Campus Prometeri. Tanaya Atkinson izan da gehien nabarmendu den jokalaria, eskolta estatubatuarrak 22ko balorazioa lortu du.
2021/09/08 - 22:55
Araski zaleen aurrean aurkeztu da
Kutxabank Araskik taldearen aurkezpen ofiziala asteazken honetan, Mendizorrotzan.
2021/02/05 - 22:19
Entrenatzaile onenaren saria jaso du Made Urietak
Araski taldeko entrenatzaileak Pablo Laso Real Madrileko entrenatzailearekin partekatu du 2020. urteko entrenatzaile onenaren saria.