NBA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

New York Knicks 53 urte geroago nagusitu da NBAn

New Yorkeko taldeak 90-94 garaitu du San Antonio Spurs partida parekatu batean. Hala, 4-1ko emaitzarekin irabazi du finala.

New York Knicks tituluarekin

New York Knicks taldea, titulua jasotzen. Argazkia: EFE

New York Knicksek NBAren finaletako 5. partida irabazi du igande honetan, 53 urtetan lehen aldiz bereganatzeko titulua. New Yorkeko frankiziak 90-94 menderatu du San Antonio Spurs azken partidan, eta finala 4-1 irabazi du horrela.

Partida etxekoen nagusitasunarekin hasi da, eta Victor Wembanyama buru 16 puntuko abantaila lortu dute lehen zatian. Knicksek aldea txikitu du atsedenaldira heldu aurretik, baina hirugarren laurdenean Spursek abantaila handitu du berriro ere, eta 15 puntuko aldea lortu du.

Azken laurdenean, etxekoen defentsan min egin du Jalen Brunsonek. 5 partida jokatuta erabakitzen den finaleko jokalari onena gakoa izan da bere taldeak garaipena eskuratzeko, Victor Wembanyamak ere ezin izan baitu gelditu. Mitchell Robinsonek erasoan egindako ekarpena ere erabakigarria izan da azken emaitza hori izateko.

Neurketa amaitu denean, zoramena piztu da New Yorken, 53 urteko ibilbide luze baten ostean nagusitu baita Knicks. Milaka zale atera dira kalera ospatzera, kaleak bete egin dira eta hiriko trafikoa geldiarazi dute.

Ostegunean ospatuko dute hirian Knicksen lorpena, Manhattanen, desfile ofiziala eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X