Kosner Baskonia vs Joventut eta Valentzia vs Surne Bilbao, Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetan
Gasteizko taldea Buesa Arenan hasiko da play-offak jokatzen, asteazkenean, ekainaren 3an, 21:00etan, eta Bilbokoak, ordea, Valentzian jokatuko du lehenengo partida, asteazkenean ere, 19:00etan. Bi kanporaketa horietako bigarren partida ostiralean izango da, hilaren 5ean, eta, beharrezkoa balitz, hirugarrena igandean jokatuko lukete, hilaren 7an.
Sailkatzea lortzekotan, Kosner Baskoniak eta Surne Bilbaok elkarren aurka jokatuko lukete finalerdietan. Argazkiak: Europa Press eta EFE.
Kosner Baskoniak Asisa Joventut izango du aurkari 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetan, eta Surne Bilbaok, ordea, Valentzia Basket. Gasteizko taldea Buesa Arenan hasiko da play-offak jokatzen, asteazkenean, ekainaren 3an, 21:00etan, eta Bilbokoak, aldiz, Valentzian jokatuko du lehenengo partida, asteazkenean ere, 19:00etan. Bi kanporaketa horietako bigarren partida ostiralean izango da, hilaren 5ean, eta, beharrezkoa balitz, hirugarrena igandean jokatuko lukete, hilaren 7an.
Hain zuzen ere, Kosner Baskoniak hirugarren postuan amaitu du liga erregularra, 25 partida irabazita eta bederatzi galduta. Paolo Galbiatiren taldeak seigarren postua lortu duen Joventuten aurka izango du jokoan finalerdietarako txartela; Kataluniako taldearen balantzea, orain arte, 22-12koa da. Baskoniak Gasteizen ekingo dio kanporaketari, asteazkenean, 21:00etan, eta bigarren partida Badalonan izango da, Joventuten etxean, ostiralean, 21:00etan ere. Lehen bi neurketa horietan talde bakoitzak garaipen bana lortuz gero, final-laurdenetako play-offa Buesan erabakiko lukete, igandean, hilaren 7an, 21:00etan; hori bai, egun horretan beste partidarik ez balego, hirugarren norgehiagoka hori 19:00etan hasiko litzateke.
Surne Bilbaori dagokionez, Jaume Ponsarnauk zazpigarren postua lortu du liga erregularrean, 19 garaipen batuta eta 15 porrot izanda, eta, ondorioz, Valentzia egokitu zaie play-offetako lehenengo kanporaketan, alegia, bigarren postua eskuratu duen taldea (25-9ko balantzea izan du Valentziak). Play-offa Valentzian hasiko da, asteazkenean, eainaren 3an, 19:00etan, eta Bilbon jarraituko du, Miribillan, ostiralean, 19:00etan. Surne Bilbaok eta Valentziak garaipen bana erdietsiko balute aurreneko bi norgehiagoka horietan, hirugarren partida Valentzian jokatuko lukete, igandean, hilaren 7an, 18:00etan hasita (edo 19:00etan, arratsalde horretan beste neurketarik ez balego).
Bi kanporaketa horietako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute finalerdietan; beraz, baliteke Kosner Baskoniaren eta Surne Bilbaoren arteko derbia izatea finalerdietako play-offean.
Zure interesekoa izan daiteke
Valentzia, Endesa Ligako txapeldun, Bartzelona jipoituta (84-108)
Valentzia Basket Endesa Ligako txapelduna da bere historian bigarren aldiz, finaleko laugarren partidan, Palau Blaugranan, Bartzelona jipoituta. Jean Montero dominikarra aukeratu dute finaleko jokalaririk onena (MVP).
Monterok Barça nokeatu eta Valentzia garaikurrera hurbildu du (80-88)
Valentzia Basketek, Jean Monteroren (29 puntu) gidaritzapean, Barça mendean hartu du (80-88) astelehen honetan, Palau Blaugranan jokatu den Endesa Ligako finalaren hirugarren neurketan, eta ACBko garaikurrera hurbildu da.
Valentziak aise menderatu du Bartzelona eta finala berdindu du (102-75)
Valentzia Basketek 102-75 gainditu du Bartzelona larunbat honetan Endesa Ligako finaleko bigarren partidan eta Kataluniako taldeak ostegunean lortutako garaipena berdindu du.
Bartzelonak lehen kolpea eman du finalean, eta kantxa faktorea kendu dio Valentziari (112-113)
Nico Laprovittola argentinarrak gidatu du Barça Endesa Ligako finalaren lehen neurketan. Will Clyburnek, hiruko marratik, luzapena behartu du. Denbora gehigarri horretan bi jokalariak funtsezkoak izan dira, Valentzia mendean hartzeko (112-113).
Txus Vidorreta Unicajaren entrenatzaile berria izango da
Euskal entrenatzaileak Ibon Navarro ordezkatuko du Malagako taldean, Tenerifeko La Laguna utzi eta gero. Bi denboraldirako kontratua adostu dute.
Txus Vidorreta bilbotarrak CB Canarias taldea utzi du, hamar urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean
Entrenatzaile bizkaitarrak Kanarietako taldearen buruan bi Txapeldunen Liga irabazi eta Errege Kopako final bat jokatu ditu, eta ACBko play-offetan bederatzigarren izan da. Vidorretak esan duenez, "bizitzan jakin behar da zure garaia noiz dagoen amaitzear".
Valentziak Endesa Ligako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka
Valentzia Basketek Endesa Ligako finalerako txartela lortu du igande honetan, Asisa Joventuten aurkako finalerdietako hirugarren partida ere irabazita (75-87), Badalonan, garaipen guztiak lortuta eta finalerako txartela lortuta. Hala, Bartzelonaren aurka jokatuko du finala.
Bartzelona, Endesa Ligako lehen finalista
Barçak Endesa Ligako finalerako txartela lortu du finalerdietako hirugarren partidan La Laguna Teneriferi irabazita (76-85). Valentzia Basketek eta Asisa Joventutek jokatuko duten kanporaketatik aterako da bere aurkaria.
Surne Bilbao eta Kosner Baskonia, ligako play-offetarako prest
Surne Bilbaok eta Kosner Baskoniak ABC ligako play-offei ekingo diete asteazken honetan, ekainaren 3an. Bilbao Basketek Valentziaren aurka jokatuko du; Kosner Baskoniak, berriz, Joventut izango du aurkari.