25. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra

Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxeab; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
IDK EUSKOTREN
IDK Euskotrenen garaipena, 25. jardunaldian

IDK Euskotrenek Baxi Ferroli irabazi zion asteburuan, Endesa Ligako 25. jardunaldiko partidan (67-51), Gascan. Beste bi euskal taldeek, ordea, ez zuten garaipenik erdietsi: Kutxabank Araskik 80-72 galdu zuen Estudiantesen etxean, eta Lointek Gernikak ere ezin izan zuen Estepona garaitu, etxean (76-81).

Garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean IDK Euskotren taldeak. Hasieratik izan ziren nagusi Azu Muguruzak entrenatzen dituen neskak: besteak beste, Ejim jokalariaren lana bikaina izan zen,  20 puntu, 8 errebote eta 32ko balorazioa lortuta. Atzokoarekin, hamaika dira sasoi honetan ligan irabazitako partidak. 

Bestetik, Kutxabank Araskik ezin izan zuen Estudiantes mendean hartu, nahiz eta Made Urietaren taldeak arerioa estutzea lortu zuen. Izan ere, hasieran egoera ez zuten batere aldeko izan, 20 puntuko aldeaz galtzen joan baitziren, eta aldea murriztera iritsi ziren. Jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen dute oraingoz gasteiztarrek, baina Joventutekin eta Lointekekin puntuetan berdinduta.  

Bizkaiko taldeak ere porrotarekin amaitu zuen igandeko jardunaldia Malosten, Estepona ezin garaituta: 76-81. Lehen laurdenak ia erabakita utzi zuen neurketa, 13-30 galtzen hasi zirelako. Ondoren, gernikarrak ez ziren gai izan emaitza iraultzeko, azken laurdenean haien erritmoa aurkitu zuten arren.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X