Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Lointek Gernika Bizkaia vs Baxi Ferrol. Argazkia: @GKesb
IDK Euskotrenek 53-72 galdu du Gasca pabiloian Hozono Global Jairisen aurka. Donostiako taldea hasieratik ibili da markagailuan atzetik, eta aurkariaren defentsa sendoak eta erasoan izan duen eraginkortasunak neurketa baldintzatu dute.
Bestalde, Lara Gonzalez joko-antolatzaile donostiarrari omenaldia egin diote partidaren atarian, 282. partida baitzuen IDK Euskotrenekin, klubaren historian partida gehien jokatu dituen jokalaria, Onintza Adurizekin batera.
Lointek Gernika Bizkaiak ere galdu egin du, etxean, Baxi Ferrolen aurka. Lehen laurdena 15-30 galtzen amaitu du, baina atsedenaldira sei puntuko aldearekin besterik ez da joan. Neurketa lehiatzeko moduan ziren etxekoak, baina hirugarren laurdenean 10 puntu bakarrik sartu dituzte, eta bisitariek ihes egin diete markagailuan. Azken laurdenean estutu duten arren, Galiziako taldeak ondo kudeatu du abantaila. Horrela, Gernikak 77-86 galdu du azkenean.
Azkenik, Kutxabank Araskik balio handiko garaipena lortu du etxetik kanpo Spar Kanaria Handia mendean hartuta (73-77). Gasteiztarrek, mailari eusteko borrokan jarraitzeko puntuen beharrean, zailtasunekin ekin diote neurketari, baina erreakzionatzen eta jokoa orekatzen jakin dute talde lan sendoari esker.
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).
Jardunaldi beltza Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).
Lointek Gernikak irabazi, eta IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69). Bestalde, IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olímpic Badalonan (75-57), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Spar Gironaren aurka (65-78).
IDK Euskotrenek irabazi egin du; Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik, galdu
IDK Euskotrenek 79-74 menderatu du Ensino, sailkapenean gora egiteko funtsezko garaipena lortzeko. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du Jairis garaitu (91-73), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (71-66).