Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).
Joventut vs Lointek Gernika. Argazkia: @GKesb
Kutxabank Araskik 55 eta 71 galdu du Ensinoren aurka. Lehen laurdena lehiatu ostean, bigarrenean aurkariak 10 puntuko abantaila hartu du atsedenaldira joan aurretik. Hirugarrenean, etxeko taldeak 4 puntura murriztu du aldea, baina aukerarik gabe gelditu da azkenean, azken laurden kaxkar bat eginda.
IDK Euskotrenek ere galdu egin du taularen behealdean dagoen Estudiantesen aurka. Azu Muguruzaren taldeak bi porroteko bolada txarra eten nahi zuen, baina gaurkoarekin hiru partida galdu ditu jarraian. Kristine Vitola letoniarraren debutak ere ez du IDK-k irabaztea ekarri, Donostiako taldeak 92-67 galdu baitu.
Bestalde, Lointek Gernika esku hutsik itzuli da Badalonatik, 76-63 galdu baitu Joventuten aurka. Lucas Fernandezen neskei sendotasuna falta izan zaie defentsan, eta ez dira oso ondo aritu uztaiari begira. Denboraldi honetan 7 partida bakarrik irabazi eta gainerakoak galdu arren, gaurkoan gutxienez averageari eutsi dio.
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotren izan da Endesa Ligaren 25. jardunaldian irabazi duen euskal talde bakarra
Donostiako taldeak Baxi Ferrol menderatu du etxean; Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak, aldiz, galdu egin dute.
Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi egin dute Endesa Ligan, eta Lointek Gernikak galdu du
Kutxabank Araskik garaipena eskuratu du etxean Joventuten aurka (83-68), IDK Euskotrenek ere irabazi egin du Kanaria Handien aurka (63-76), eta Lointek Gernikak galdu egin du Valentziaren aurka (67-68).
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Jardunaldi beltza Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).
Lointek Gernikak irabazi, eta IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69). Bestalde, IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olímpic Badalonan (75-57), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Spar Gironaren aurka (65-78).
IDK Euskotrenek irabazi egin du; Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik, galdu
IDK Euskotrenek 79-74 menderatu du Ensino, sailkapenean gora egiteko funtsezko garaipena lortzeko. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du Jairis garaitu (91-73), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (71-66).