Lointek Gernikak irabazi, eta IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu
Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69). Bestalde, IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olímpic Badalonan (75-57), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Spar Gironaren aurka (65-78).
Kutxabank Araski vs Spar Girona. Argazkia: @Araski
IDK Euskotrenek ezin izan du garaipena lortu Palau Olimpic de Badalonan, eta 70-57 galdu du Joventut Badalonaren aurka.
Donostiako taldeak ondo hasi du neurketa, lehen laurdenean joko serioa eginez eta markagailuan aurretik jarriz (18-20). Hala ere, neurketak aurrera egin ahala, etxeko taldeak defentsan estutu du, IDKren erasoko jokoa geldiarazteko.
Atsedenaldiaren ostean, Joventutek aldea handitu du, eta IDK Euskotrenek ezin izan du aldea murriztu, azken laurdenean erreakzionatzeko ahalegina egin badu ere. Une garrantzitsuetan izandako hutsegiteek eta baloi-galerek eragina izan dute emaitzan.
Kutxabank Araskik, berriz, neurketa oso lehiakorra jokatu du Mendizorrotzan, baina Spar Gironak mendean hartu du etxeko tadea (65-78).
Gasteizko taldeak defentsa sendoa eta joko kolektiboa oinarri hartuta eutsi dio partidari. Hill izan da etxekoen erasoko erreferentzia nagusia, eta Brotons eta Morro lagun izan ditu puntuak lortzeko lanean. Atsedenaldiaren ostean, Araskik markagailuan aurrea hartzea lortu du azken laurdenean, zaleen babesa lagun.
Azken minutuetan, ordea, Gironaren esperientziak eta Bibbyren agerpenak norgehiagoka erabaki dute.
Maloste kiroldegian jokatu den partida zirraragarrian, berriz, Lointek Gernika Bizkaiak garaipen baliotsua lortu du Duran Maquinaria Ensinoren aurka (84-69), Emakumezkoen Endesa Ligako goiko aldean sartzeko lehian puntu garrantzitsuak lortuta.
Atseden luzera 43-43 berdinduta heldu eta gero, Lucas Fernandezen taldeak hirugarren laurdenean zabaldu du zuloa. Azken minutuetan, bikain kudeatu du aldea, eta 15 puntuko aldearekin nagusitu da. Zazpigarren garaipena du Ligan.
Zure interesekoa izan daiteke
Arratsalde beltza euskal taldeentzat, Emakumezkoen Endesa Ligan
IDK Euskotrenek, Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik porrot egin dute 23. jardunaldian.
Lointek Gernikak nagusitasunez garaitu du Kutxabank Araski euskal derbian
Lucas Fernandezen taldeak 93-61 mendean hartu du Kutxabank Araski Malosteko kiroldegian jokatu den hogeita bigarren jardunaldiko euskal derbian. IDK Euskotrenek, berriz, garaipen sendoa eskuratu du Cadi La Seuren aurka (42-77).
Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Kutxabank Araskik irabazi egin du; IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak, galdu
IDK Euskotrenek porrota jaso du etxean Hozono Global Jairisen aurka (53-72), Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du Baxi Ferrolen kontra (77-86) eta Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu du Spar Kanaria Handiaren aurka (73-77).
Beste jardunaldi beltz bat Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Arabako taldeak galdu egin du Ensinoren aurka (55-71), Gipuzkoakoak Estudiantesen aurka (92-67) eta Bizkaikoak Joventuten etxean (76-63).
Jardunaldi beltza Lointek Gernika Bizkaia, IDK Euskotren eta Kutxabank Araskirentzat
Bizkaiko taldeak galdu egin du Leganesen aurka (74-66), Gipuzkoakoak Perfumerias Avenidaren aurka (74-66) eta Arabakoak Valentzia Basketen etxean (90-61).
IDK Euskotrenek irabazi egin du; Lointek Gernikak eta Kutxabank Araskik, galdu
IDK Euskotrenek 79-74 menderatu du Ensino, sailkapenean gora egiteko funtsezko garaipena lortzeko. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak ezin izan du Jairis garaitu (91-73), eta Kutxabank Araskik porrota jaso du Cadi La Seuren aurka (71-66).
IDK Euskotren, Kutxabank Araski eta Lointek Gernika taldeek galdu egin dute Endesa Ligan
Hiru euskal taldeek asteburu zaila izan dute, eta porrotek are gehiago estutu dute Kopako postuetarako borroka.