Baskoniak Luis Scola argentinarraren kamiseta erretiratuko du
Baskoniak Luis Scola jokalari ohiaren kamiseta erretiratuko duela iragarri du. Ostiral honetan, Buesa Arenan, Baskoniak eta Partizanek 20:30ean jokatuko duten partida hasi baino lehen egingo dute ekitaldia. Zazpi denboraldi egin zituen jokalari argentinarrak Gasteizko taldean.
"Gasteizko klubak ostiral honetan omenduko du Baskoniako jokalari ohia. Luis Scolaren kamiseta betirako geratuko da pabiloi gorri-urdinaren goialdean, Baskonia-Partizan partida baino lehen erretiratu eta gero. Luis Scola zazpi urtez hainbeste gozatu zuen pistara itzuliko da", jakinarazi du taldeak.
Scola kapitaina izan zen, eta titulu hauek irabazi zituen Baskoniarekin: ACB Liga bat (2001-02), hiru Errege Kopa (2001-02, 2003-04 eta 2005-06) eta hiru Superkopa (2005, 2006 eta 2007). Horrez gain, hiru aldiz sailkatu zen Euroligako Lauko Finalerako (2005, 2006 eta 2007).
Argentinarrak 2000ko urriaren 22an egin zuen debuta Baskoniarekin, Badalonako Joventuten kontra. Orduz gero, 447 partida jokatu zituen kamiseta gorri-urdina jantzita: 303 ACB Ligan eta 144 Euroligan. Klubaren historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan laugarren tokian dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Paolo Galbiati, Baskoniak izandako harreraz: "Espero nuena baino handiagoa izan da, askoz ere handiagoa"
Entrenatzaile italiarrak, Kosner Baskoniak Gasteizen ospatu duen festaren azken minutuetan, EITBrekin hitz egin du: "Garaipen honek betiko lotuko gaitu", berretsi du Galbiatik.
Tadas Sedekerskisek Kosner Baskoniako zaleekin abestu du "Ikusi Mendizaleak"
Lituaniako jokalaria euskararekin animatu da, eta euskal kanta ospetsua abestu du.
Gasteizek bere txapeldunei harrera beroa egin die zazpigarren Koparen ospakizunetan
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete da Paolo Galbiatiren jokalariei harrera egiteko, taldeak bere zazpigarren Errege Kopa irabazi ondoren. Baskoniako entrenatzaile italiarra zeremonia-maisu izan da, eta Sedekerskis kapitaina 'Ikusi mendizaleak' abestia kantatzera ausartu da.
Paolo Galbiati: “Ezin nuen plaza hau nire klubarentzat beteta ikustea baino hoberik espero”
Paolo Galbiati Baskoniako ikur bilakatu da. Gasteiztarren artean maitatua, eta giroa jartzen paregabea. Honakoak izan dira gasteiztarrei, baskonistei eta bere lan-taldeari eskaini dizkien hitzak.
Sedekerskis: “Zuek gabe Kopa hau ez litzateke posible izango; kolore hauek eta armarri hau defendatzen jarraituko dugu”
Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizuna egin dute gaur Gasteizen. Andre Maria Zuriaren plazako balkoian Tadas Sedekerskis kapitainak eskerrak eman dizkie zaleei, baita Markus Howardek ere: “Inor baino gehiago merezi duzue; garaipen hau gurea bezain zuena da”.
Hau izan da Kosner Baskoniaren omenezko aurreskua
Kosner Baskoniak Errege Kopan lortutako garaipenaren ospakizunean, aurreskua dantzatu da txapeldunen omenez; Algara Dantza Taldea, bere 25. urteurrenean, horretaz arduratu da.
ARGAZKI-GALERIA: Baskoniaren ospakizunek Gasteizen utzitako irudirik onenak
Baskoniak bere zaleekin batera ospatu du asteburuan Valentzian irabazitako Errege Kopa. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo egon da Gasteizko taldeari harrera egin eta jokalariak omentzeko. Hemen ikus ditzakezue ekitaldiak utzitako une ikusgarrietako zenbait.
Ikusi zuzenean "Zorionak, Baskonia!" saioa, saskibaloiko Kopa txapeldunak omentzeko harrera ekitaldia
Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, saskibaloiko Kopako txapeldunari Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo zaion harrera zuzenean ikusteko aukera izango da kirolakeitb.eus atarian, ETB1en, ETB2n eta ETB On plataforman.
Errege Kopako hamar jokaldi onenak
Amaitu da saskibaloiko Errege Kopa, eta hemen bildu ditugu txapelketako hamar jokaldi onenak. Jokaldi onena Trent Forresten mate bat izan da.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.