Lenovo Tenerife - Acunsa GBC, hil edo biziko partida
Endesa Ligako 34. jardunaldia jokatuko da astean zehar. Acunsa Gipuzkoa Basket eta Retabet Bilbao Basket taldeek partida erabakigarriak jokatu behar dituzte mailari eusteko bidean.
Gipuzkoarrek Tenerifen jokatuko dute gaur, eta Bilbao Basketen hurrengo 3 partidak atzeratu dituzte, beste positibo baten ondorioz.
TD Systems Baskoniak, berriz, maiatzaren 11n jokatuko du Buesa Arenan, Unicaja Malagaren kontra.
34. JARDUNALDIA
Apirilak 28, asteazkena
Casademont Zaragoza - MoraBanc Andorra, 99-89
Club Joventut Badalona - BAXI Manresa, 98-68
Apirilak 29, osteguna
18:30 Hereda San Pablo Burgos - Coosur Real Betis
21:15 Lenovo Tenerife - Acunsa GBC
Apirilak 30, ostirala
18:30 RETAbet Bilbao Basket - Herbalife Kanaria Handia
21:15 Movistar Estudiantes - Urbas Fuenlabrada
21:15 UCAM Murtzia CB - Valentzia Basket Club
Maiatzak 6, osteguna
21:00 Bartzelona - Monbus Obradoiro
Maiatzak 11, asteartea
21:15 TD Systems Baskonia - Unicaja
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik maila gorenean jarraituko du, Estepona garaituta (74-77)
Hil ala biziko partida jokatu du Gasteizko taldeak azken jardunaldian, eta garaipenarekin hurrengo denboraldian maila gorenean jarraitzea ziurtatu dute.
Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta
Bizkaiko klubak baieztatu du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Jaume Ponsarnau, itzuliko partidaz: “Lan gogorra dugu, mailarik onena eman beharra dugu”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, FIBA Europa Kopako joaneko neurketan. Norgehiagoka amaituta, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak nabarmendu du titulua Miribillan erabakiko dela, “gure jendearekin”.
Justin Jaworski: “Garaipena lortzea gustatuko litzaiguke, baina erdia falta da”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, Salonikan, PAOK aurkari, FIBA Europa Kopako joaneko partidan; hala, euskal taldeak markagailua irauli beharko du Miribillan, datorren asteazkenean.
Finalaren itzulikoa irauli beharko du Surne Bilbaok, Mirbillan, galdu egin baitu joaneko partida, Salonikan (79-73)
Ponsarnauren taldeak partida osoa eman du markagailuan atzetik, Palatakin, biko jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta. PAOKen aldeko koskarik handiena 12 puntukoa izan da, baina puntu bakarrko aldea ere izan da.
Zuzenean: FIBA Europe Cup txapelketaren finaleko joaneko partida, PAOK Salonikaren eta Bilbao Basketen artean
Ikusi, gaur, apirilak 22, 18:15etik aurrera, PAOK Salonikaren eta Surne Bilbao Basketen arteko FIBA Europe Cupeko finalaren joaneko partidaren zuzeneko emanaldia, Greziatik. Saioa 17:50ean hasiko da ETB1en, atariko batekin, eta partida streaming bidez jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus eta ETBOn atarien bidez.
Ponsarnau: “Gure focus-a da partida oso luze bat izango balitz bezala ulertzea"
Surne Bilbao Basketek PAOK talde greziarraren aurka jokatuko ditu, bihar, apirilak 22, FIBA Europa Kopako finalaren joaneko 40 minutuak. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin egon gara Loiuko aireportuan eta “ilusio handiarekin eta kontzentratuta” daudela esan digu. (Bideoa gazteleraz)
Surne Bilbaok Grezia du jomugan
Tryggvi Hlinason beltzezko gizonen kapitainak dioenez, iazko eta duela bi hilabeteko bigarren fasean aurrean izandako PAOK, talde bera izanagatik, "zeharo aldatu" da. Bai Miribillan (95-73) eta bai Palatakin (87-88) mendean hartu zuten beltzezkoek PAOK bigarren fasean.
Surne Bilbaok galdu egin du BAXI Manresaren aurka Miribillan (80-84)
FIBA Europako Kopako finalaren joaneko partidaren atarian, Surne Bilbaok porrot egin du Miribillan Baxi Manresaren aurkako norgehiagoka (80-84), eta, ondorioz, play-offean sartzeko atzerapausoa eman du.
Kosner Baskoniak porrot batekin esan dio agur Euroligari Belgraden (91-79)
Arabarrek bolada onari amaiera eman diote azken jardunaldian, Partizani egindako bisitan galdu dute. Hala ere, dagoeneko ez zuten ezer jokoan.