Gaur, Baskonia-Estudiantes eta Unicaja-Bilbao Basket
Aste honetan Endesa Ligako 31. jardunaldia jokatzen ari da. Acunsa Gipuzkoa Basketek hil ala biziko beste neurketa zuen Burgosen Hereda San Pabloren kontra eta garaipena erdietsi zuen.
TD Systems Baskonia-Movistar Estudiantes eta Unicaja-RETAbet Bilbao Basket partidak gaur izango dira.
Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek garaipena behar dute jaisteko postuak ekiditeko, gasteiztarrek, ordea hirugarren postua dute jomuga.
ORDUTEGIAK eta EMAITZAK
Real Madril 84-76 Tenerife
Hereda San Pablo Burgos 79-90 Acunsa GBC
Herbalife Kanaria Handia 74-92 Barça
Apirilak 15, osteguna
TD Systems Baskonia 18:30 Movistar Estudiantes
Coosur Real Betis 18:30 UCAM Murtzia
Unicaja 21:15 RETAbet Bilbao Basket
BAXI Manresa 21:15 Casademont Zaragoza
Apirilak 16, ostirala
Valentzia Basket Club 21:15 Monbus Obradoiro
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.