Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentzia vs IDK Euskotren eta Lointek Gernika vs La Laguna, final-laurdenetan

Saskibaloiko Kopa martxoaren 4tik 7ra bitartean jokatuko da Valentzian.
Erregina Kopa
Erregina Kopa

Saskibaloiko L’ Alquerian egin da gaur emakumeen saskibaloiko Kopako zozketa.

Ligako lehen itzulian lehenengo lau postuetan egoteagatik honako talde hauek izan dira zozketan multzo-buruak: Salamancako Perfumerias Avenida, Valentzia Basket, Spar Girona eta Lointek Gernika. Zozketako gainerako taldeak Movistar Estudiantes, Ciudad de La Laguna, IDK Euskotren eta Duran Maquinaria Ensino izan dira.

Txapelketa martxoan jokatuko da, 4tik 7ra, Fuente de San Luis pabiloian eta L’ Alquerian egingo dituzte entrenamenduko saio guztiak. 

FINAL-LAURDENAK

Martxoak 4

17.30, A) Spar Girona vs Movistar Estudiantes

20.30,  B) Perfumerías Avenida vs Duran Maquinaria Ensino

Martxak 5

20.30, C) Valentzia Basket vs IDK Euskotren

17.30, D) Lointek Gernika vs Ciudad de La Laguna

FINALERDIAK

Martxoak 6

13.00,  B vs A

16.30, D vs C

FINALA

Martxoak 7

13.30

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X