Hamahirugarren jardunaldiko zazpi jokaldi onenak
Zure interesekoa izan daiteke
Jaume Ponsarnau, itzuliko partidaz: “Lan gogorra dugu, gure mailarik onena topatu behar dugu”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, FIBA Europa Kopako joaneko neurketan. Norgehiagoka amaituta, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak nabarmendu du titulua Miribillan erabakiko dela, “gure jendearekin”.
Justin Jaworski: “Garaipena lortzea gustatuko zitzaigun, baina beste erdia falta da”
Surne Bilbaok sei puntuz galdu du, 79-73, Salonikan, PAOK aurkari, FIBA Europa Kopako joaneko partidan; hala, euskal taldeak markagailua irauli beharko du Miribillan, datorren asteazkenean.
Miribillan finala irauli beharko du Surne Bilbaok, joaneko partida Salonikan galdu ondoren (79-73)
Ponsarnauren taldeak partida osoa eman du markagailuan atzetik, Palatakin, biko jaurtiketen portzentaje txarrak baldintzatuta. Greziarren alderik handiena 12 puntukoa izan da, baina bilbotarrak ere puntu bakarrera izan dira.
Zuzenean: FIBA Europe Cup txapelketaren finaleko joaneko partida, PAOK Salonikaren eta Bilbao Basketen artean
Ikusi, gaur, apirilak 22, 18:15etik aurrera, PAOK Salonikaren eta Surne Bilbao Basketen arteko FIBA Europe Cupeko finalaren joaneko partidaren zuzeneko emanaldia, Greziatik. Saioa 17:50ean hasiko da ETB1en, atariko batekin, eta partida streaming bidez jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus eta ETBOn atarien bidez.
Ponsarnau: “Gure focus-a da partida oso luze bat izango balitz bezala ulertzea"
Surne Bilbao Basketek PAOK talde greziarraren aurka jokatuko ditu, bihar, apirilak 22, FIBA Europa Kopako finalaren joaneko 40 minutuak. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin egon gara Loiuko aireportuan eta “ilusio handiarekin eta kontzentratuta” daudela esan digu. (Bideoa gazteleraz)
Surne Bilbaok Grezia du jomugan
Tryggvi Hlinason beltzezko gizonen kapitainak dioenez, iazko eta duela bi hilabeteko bigarren fasean aurrean izandako PAOK, talde bera izanagatik, "zeharo aldatu" da. Bai Miribillan (95-73) eta bai Palatakin (87-88) mendean hartu zuten beltzezkoek PAOK bigarren fasean.
Surne Bilbaok galdu egin du BAXI Manresaren aurka Miribillan (80-84)
FIBA Europako Kopako finalaren joaneko partidaren atarian, Surne Bilbaok porrot egin du Miribillan Baxi Manresaren aurkako norgehiagoka (80-84), eta, ondorioz, play-offean sartzeko atzerapausoa eman du.
Kosner Baskoniak porrot batekin esan dio agur Euroligari Belgraden (91-79)
Arabarrek bolada onari amaiera eman diote azken jardunaldian, Partizani egindako bisitan galdu dute. Hala ere, dagoeneko ez zuten ezer jokoan.
Araskik mailari eustea du jokoan azken bi jardunaldietan, baina Iratxe Rodriguez presidentea baikor azaldu da
Larunbatean Kutxabank Araskik partida garrantzitsua jokatuko du Mendizorrotzan Ferrolen aurka. Bi jardunaldi besterik falta ez direnean gasteiztarrak jaitsiera postuetan daude. Ziurrenik geratzen zaizkien bi neurketak irabazi beharko dituzte.
Kosner Baskoniak Belgraden, Partizanen aurka, emango dio buru 2025-2026 Euroligako bere ibilbideari
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan du Euroligara eraman beste txapelketetan egiten ari den denboraldi bikaina. Gasteizko taldeak aldi bakarrean garaipena lortu duen kantxa batean (2002) irabaztea bilatuko du.