Delteco GBCk galdu egin du Real Madrilen aurka (84-98)
Delteco GBCk ezin izan dio Real Madrili irabazi, madrildarrek Luka Doncic izarra kantxaratu ez arren. Hala ere, gipuzkoarrek itxura ona eman dute eta lehen laurdenean aurretik izan dira markagailuan.
Pablo Laso desesperatu egin da Deltecok 12 puntuko aldea izan duenean (20-8). Real Madril negargarri aritu da erasoan lehen minutuetan eta gipuzkoarrei, aldiz, dena ondo atera zaie.
Madrildarrak bigarren laurdenean esnatu dira, Maciulisek eta Rudy Fernandezek egindako lan onari esker. Gipuzkoarren aldea hasperen batean desagertu da.
Pablo Lasoren taldea bete-betean sartu da neurketan, eta ahalegin handirik egin gabe, 26 eta 37 jarri da aurretik. GBC atzetik aritu da hortik aurrera, era madrildarren mende.
Bigarren zatian nahieran aritu da Real Madril, eta jokalari ugari erabiliz erritmo biziari eutsi dio. Ondorioz, zurien aldea handitu egin da.
Porfi Fisacen taldearen garaipenerako aukerak hirugarren laurden honetan uxatu dira, batez ere Carroll hiruko saskiratzeen lerrotik oso fin aritu delako. Lasoren jokalariek 15 puntuko aldea zabaldu dute.
Azkenean, 84 eta 98, madrildarrak garaile.
Fitxa teknikoa
84.- Delteco Gipuzkoa Basket: Chery (18), Salvó (7), Van Lacke (7), Fakuade (6), Agbelese (6)- hasierako boskotea- Oroz (2), Clark (9), Norel (22), Swing (7), Beraza, Azpeitia.
98.- Real Madrid: Campazzo (7), Yusta (5), Carroll (28), Thompkins (11), Tavares (4)- hasierako boskotea- Rudy Fernández (8), Reyes (12), Randle (8), Maciulis (4), Taylor (11), Caseur.
Markagailua, laurden bakotzean: 24-21; 29-47- atsedenaldia- 64-79; 84-98.
64-79; 84-98.Zure interesekoa izan daiteke
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
Arrasateko Smartlog Ointxe taldea, Espainiako 3x3 modalitateko txapelduna
Joan den asteburuan jokatu zen txapelketa, Tenerifen. Hiru euskal jokalarik eta kataluniar batek osatutako laukoteak irabazi du lehiaketa honen lehen edizioa.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.