Gipuzkoa Basketek Bartzelona hartuko du gaur
Gipuzkoa Basket taldeak Endesa Ligako 13. jardunaldiko partida jokatu behar du gaur Bartzelonaren kontra (18:30ean Illunben).
Azken jardunaldian Burgos irabazi ondoren taldeak bere seigarren garaipena nahi du Endesa Ligan. Porfi Fisacen gizonen artean Henk Norel da zenbaki onenak dituen jokalaria, partida bakoitzeko 14.5 puntu, 8.7 errebote eta 21,8ko balorazioarekin.
13. JARDUNALDIA
Urtarrilak 2
DELTECO GBC - FC BARTZELONA LASSA 18.30.
UNICAJA - VALENTZIA BASKET CLUB 21.00.
Urtarrilak 3
BASKONIA - REAL MADRIL 20.00.
Abenduak 23
TECNYCONTA ZARAGOZA - UCAM MURTZIA CB 73-77.
MONTAKIT FUENLABRADA - IBEROSTAR TENERIFE 79-68.
MOVISTAR ESTUDIANTES - MONBUS OBRADOIRO 95-67.
MORABANC ANDORRA - RETABET BILBAO BASKET 99-91.
HERBALIFE KANARIA HANDIA - REAL BETIS ENERGIA PLUS 83-90.
DIVINA SEGUROS JOVENTUT - SAN PABLO BURGOS 81-88.
SAILKAPENA
1. Real Madril 13 12 1 1.202 1.055.
2. Valentzia Basket 13 10 3 1.094 1.013.
3. Montakit Fuenlabrada 14 10 4 1.079 1.084.
4. FC Bartzelona Lassa 13 9 4 1.173 1.048.
5. Baskonia 13 8 5 1.097 1.053.
6. Iberostar Tenerife 14 8 6 1.075 1.048.
7. Herbalife Kanaria Handia 14 8 6 1.188 1.163.
8. MoraBanc Andorra 14 7 7 1.157 1.122.
9. UCAM Murtzia 14 7 7 1.102 1.087.
10. Monbus Obradoiro 14 7 7 1.045 1.089.
11. Unicaja 13 6 7 1.036 965.
12. Delteco GBC 13 5 8 1.017 1.005.
13. Movistar Estudiantes 13 5 8 1.055 1.080.
14. RETAbet Bilbao Basket 14 5 9 1.090 1.179.
15. Divina Seguros Joventut 13 4 9 1.027 1.094.
16. Tecnyconta Zaragoza 14 4 10 1.133 1.180.
17. Real Betis Energia Plus 14 4 10 1.038 1.192.
18. San Pablo Burgos 14 3 11 1.088 1.239.
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.