Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa Basketek arnasa hartu du, Estudiantesi irabazita (85-90)

Gipuzkoarrek garaipena oso garrantzitsua lortu dute; denboraldiko hirugarrena.
Rico eta Salgado. Argazkia: Efe.

Retabet.es Gipuzkoa Basketek arnasa hartu du eta bigarren partida jarraian irabazi du. Movistar Estudiantesi gailendu zaio 85 eta 90.

Bi taldeak oso urduri egon dira eta azkenean urduritasun hori hobeto kudeatzen jakin duen boskotea gailendu da. Defentsan oso gaizki aritu dira gipuzkoarrak eta madrildarrak, baina lehen bi laurdenetan ikusitakoaren arabera, garaipena gipuzkoarren alde jausiko zela eman du.

Baina erregulartasun ezaren ondorioz, hirugarren laurdenean neurketaren itxura aldatu egin da; madrildarrek gora egin dute eta markagailuan hurbildu egin dira.

Hala ere, azken laurdenean donostiarrak hobeak izan dira eta Diego Campok hutsartea eskatu behar izan du sarraskia gelditu ahal izateko. Baina bere estrategiak ez du nahi bezalako eragina izan eta azken minutuetan Gipuzkoa Basketek partida eramatea lortu du.

 

Fitxa teknikoa:

85 - Movistar Estudiantes (15+20+26+24): Martín (21), Laprovittola (15), Fernández (10), Hernangómez (17) y Rey (9) -equipo inicial- Vicedo, Bircevic (5), Salgado (3), Thomas y Brizuela (5).

90 - RETAbet.es GBC (18+27+20+25): Llompart (14), Urtasun (7), Vrkic (12), Doblas (9) y Wear (7) -equipo inicial-, Agbelese (8), Lawrence, Rico, Olaizola, Grimau (14) y Landry (19).

y Landry (19).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X