Hasiera kaskarrari ezin buelta eman Gipuzkoa Basketek (76-82)
Gipuzkoa Basketek ezin izan du Estudiantes gainditu Ilunben jokatutako neurketan. Bigarren itzuliko lehen partidan, gipuzkoarrek ez dute espero zen maila eman lehen zatian, eta, ondoren, ezin izan dute irabazi.
Azken bi laurdenetan hobeto jokatu dute, baina ordurako berandu zen, eta Javi Salgadoren taldeak erdietsi du garaipena Donostian.
Partzialak: 21-26 / 13-22 / 20-16 / 22-18
JARDUNALDIKO EMAITZAK
VALENTZIA BASKET - UCAM MURTZIA 81-63
LA BRUIXA D'OR MANRESA - RIO NATURA MONBUS OBRADOIRO 78-59
MORABANC ANDORRA - UNICAJA 74-77
MONTAKIT FUENLABRADA - BILBAO BASKET 85-91
FIATC JOVENTUT - CAI ZARAGOZA 73-67
LABORAL KUTXA - FC BARTZELONA 103-94
HERBALIFE KANARIA HANDIA - REAL MADRIL 80-88
IBEROSTAR TENERIFE - SEVILLA 82-61
GIPUZKOA BASKET - MOVISTAR ESTUDIANTES 76-82
Zure interesekoa izan daiteke
Ibon Navarrok bere etete klausula ordaindu eta amaiera eman dio Unicajako etapari
Entrenatzaile gasteiztarrak oraindik urtebeteko kontratua indarrean izan arren, Malagako kluba utziko du azken urteetako entrenatzailerik arrakastatsuena bihurtu ondoren.
IDK Euskotrenek Gedna Capel hegal-pibota fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak jokalari kataluniarra fitxatu duela iragarri du. Capelek duela egun batzuk egin ditu 24 urte, eta 1,85eko altuera du.
Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Nazioarteko hungariarrak 2028ra arte sinatu du talde bilbotarrarekin, Txapeldunen Ligan partidako asistentzia gehien egin dituen joku-antolatzailea izanda.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.
Galbiati: “Nire bizitzako denboraldirik zailena izan da"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak aitortu duenez, Endesa Ligako play-offetan Asisa Joventuten aurka galdu ostean, bere bizitzako "denboraldirik zailena" izan da.
Kosner Baskonia Asisa Joventut final-laurdenetako play-offeko hirugarren partidaren laburpena (88-96)
Kosner Baskoniak porrot gogorra jaso du Asisa Joventuten aurka igande honetan (88-96), eta Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da. Ikusi hemen partidaren laburpena.
Kosner Baskoniak berriro galdu du Joventuten aurka, eta play-offetatik at geratu da (88-96)
Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldeak ezin izan du etxean agindu, eta bigarren porrotarekin Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da.
Asisa Joventut vs Kosner Baskonia final-laurdenetako play-offeko bigarren partidaren laburpena (82-63)
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan du kanporaketa bigarren partidan itxi, eta igandean Buesa Arenan final bat jokatuko du. Gaizki hasi du jokoa Gasteizko taldeak, eta gero ezin izan diote buelta eman partidari. Ikusi hemen partidako laburpena.
Kosner Baskoniak galdu egin du Badalonan (82-63), eta hirugarren partida jokatu beharko du
Paolo Galbiatiren taldeak partida hasiera kaskarra izan du, eta ondo ordaindu du partida osoan. Horrela, kanporaketa Buesa Arenan erabakiko da, igandean.
Surne Bilbao eta Valentzia Basketen arteko play-offetako final-laurdenetako bigarren partidaren laburpena (71-88)
Valentziako taldeak etxetik kanpo ere garaitu du Bilboko taldea, eta 2-0eko emaitzarekin kanporatu du Surne Bilbao.