Joventuten aurkako partida iraultzetik gertu egon da GBC (63-66)
Gipuzkoa Basketek ezin izan du Joventut eragingarri baten aurka (63-66). Donostiarrak luzapenera eraman dute denboraldiko ustekabeko taldea, baina ezin izan dute garaitu, ezta etxeko partidetako hiru garaipenen bolada bikainari jarraipena eman ere.
Sutonek eta Malletek eraman dute kanpoko taldea markagailuaren aurretik lehenengo laurdeneko bukaeran. Luzapenera arte ez dira gipuzkoarrak aurretik jarri.
Kataluniarrek defentsa handia erakutsi dute -Bartzelona eta Unicajari irabazi zioten, eta Real Madril garaitzetik gertu egon ziren-, eta GBCk ez du erasoko lan onik egin. Dani Diezek ezin izan du bakarrik aurkarien kontra.
Joventut aurretik joan da atsedenaldira, eta Gipuzkoa Basketek ez du erantzunik eman hirugarren laudenean. 15 puntuko aldea izan du Joventutek (38-53).
Hala ere, Iarochevichen bi jaurtiketa librek eta hiruko batek, eta Taquan Deanen beste batek, behin behineko berdinketa konfirmatu, eta luzapena behartu dute (60-60).
Luzapenean, nabaria izan da bi taldeen defentsako lana. Nekatuta zeuden biak, baina Joventut izan da zuzenena (63-66).
FITXA TEKNIKOA
Gipuzkoa Basket: Jordan (2), Dean (19), Dani Diez (11), Hanley (5), Doblas (13) -hasierako boskotea- Josep Franch, Motos, Huskic, Olaizola, Iarochevitch (13), Grimau, Oroz.
Joventut: Mallet (15), Kirksay (2), Ventura (8), Savané (8), Suton (15) -hasierako boskotea- Llovet (2), Miralles, Hannah (6), Vidal (8), Abalde, Barrera, Suárez (2).
Partzialak: 14-20, 30-42, 43-53 eta 60-60. Luzapena: 63-66.
strong>: 63-66.Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.