Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgadok bideratu zuen Estudiantesen garaipena

Gipuzkoa Basketek Endesa Ligako lehen partida galdu zuen (91-74), Madrilen. Madrilen
Ioann Iarochevitch, Gipuzkoa Basket. EFE

Gipuzkoa Basketek ez zuen Endesa Liga ondo hasi. Madrilgo Kirol Jauregian Estudiantesen kontra jokatutako neurketa argi galdu zuen (91-74), batez ere, azken laurdenean jasotako 22-2ko partzialari esker.

Javier Salgado talde gipuzkoarraren jokalari ohiak 14 puntu egin zituen.

Fitxa teknikoa

91. Tuenti Móvil Estudiantes (22+25+22+22): Salgado (14), Rabaseda (7), Hernangomez (-), Martin (16), Simpson (15) -hasierako taldea-, Bircevic (9), Fernandez (13), Ortega (-), Nunnally (17) eta Martinez (-).

74. Gipuzkoa Basket (27+8+27+12): Jordan (15), Dean (11), Díez (18), Hanley (7), Doblas (12) -hasierako taldea-, Iarochevitch (11), Franch (-), Olaizola (-), Grimau (-), Motos (-) eta Huskic (-)

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X