67-92
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa Basketek garaipen ikusgarria lortu du Zaragozan

Sito Alonsoren gizonek jipoia eman diote CAI Zaragozari, etxetik kanpora. Ramsdellek eta Robinsonek neurketa borobila jokatu dute.
Ramsdell, CAIren aurka. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek jipoia eman dio CAI Zaragozari, etxetik kanpora, eta Sito Alonsoren gizonek sendo jarraitzen dute playoff postuetan. Donostiako taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu du, Endesa Ligan.

Lehenenego zatian partida oso orekatuta egon da, eta hirugarren laurdenean Donostiako taldeak neurketa erabat hautsi du, Michael Roll jokalari estatubatuarrari epaileek teknika adierazi ondoren.

Hirugarren laurdenean GBCk erakustaldia eman du erasoan, eta Sito Alonsoren gizonek 12-27 partziala lortu dute, markagailuan 50-66koa jartzeko. Azkenengo laurdenean Gipuzkoako taldea jaun eta jabe izan da kantxan.

Charles Ramsdellek eta Jason Robinsonek puntu erabakigarriak lortu dituzte, eta Gipuzkoa Basket nagusi izan da erasoko errebotean.

Fitxa teknikoa:

67 - CAI Zaragoza (19+19+12+17): Llompart (10), Roll (8), Pere Tomas (2), Sanikidze (3), Shermadini (12) -hasierako bostekoa- Jones (21), Rudez (2), Alex Urtasun (-), Tabu (9) eta Fontet (-).

92 - Gipuzkoa Basket (18+21+27+26): Neto (12), Winchester (10), Robinson (21), Ramsdell (24), Doblas (6) -hasierako bostekoa- Motos (-), Hanley (2), Huskic (3), Salgado (10), Olaizola (-) eta Kortaberria (4).

Zure interesekoa izan daiteke

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?

Bi euskal taldeek asko dute jokoan Endesa Ligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteizko taldeak eskura du bigarren postua eskuratzea Unicaja Malagari irabaziz gero. Horretarako, Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidak ez irabaztea ere beharrezkoa dute. Bilbotarrek, bestalde, euren esku dute play-offak jokatzea eta 7., 8. edo 9. izan daitezke. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira, bi euskal taldeek elkarren aurka joka dezakete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X