Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Lasok bi urtez luzatu du Real Madrilekin duen kontratua

Arabarraren zuzendaritzapean, madrildarrek liga txapelketa bat (iaz), Errege Kopa bat eta bi Superkopa irabazi dituzte.
Entrenatzaile arabarrak 2016ko ekainera arte entrenatuko du Real Madril. Efe.

Real Madril eta Pablo Laso ados jarri dira entrenatzaile arabarraren kontratua bi urtez luzatzeko. Ondorioz, Lasok 2016ko ekainera arte entrenatuko du talde madrildarra.

Gasteiztarrak 2014ko ekainera arte zuen kontratua eta orain bi urte gehiago emango ditu Madrilen, klubak berak prentsa ohar batean aditzera emandakoaren arabera.

Laso 2011n iritsi zen Real Madrilera, Lagun Aroo GBC utzita. Madrilen Emanuele Molinen lekua hartu zuen.

Arabarraren zuzendaritzapean, madrildarrek liga txapelketa bat (iaz), Errege Kopa bat eta bi Superkopa irabazi dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X