Denboraldi-aurrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa Basketek aise gainditu du CB Canarias (75-68)

Raul Netok eta Jason Robinsonek Donostiko taldea erasoan gidatu dute, eta Sito Alonsoren gizonek beste garaipen bat lortu du, Hondarribian.
GBC-CB Canarias. Artxiboko argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek garaipen sendoa lortu du CB Canariasen aurka (75-68) Hondarribiko Hondartza Polikiroldegian.

Neto brasildarrak 8-3koa jarri du aurreneko minutuetan, eta Sito Alonsoren mutilek kantxan aise agindu dute. Aureneko laurdena 22-9ko markagailuarekin bukatu da.

Kanarietako taldeak gogor sakatu du bigarren laurdenean, baina Gipuzkoako taldeak erantzun bikaina eman du (34-16). Hala ere, CB Canariasek susperraldia izan du, eta atsedenaldira bi puntu azpitik soilik joan da (39-37).

Bigarren zatian Tenerifeko taldeak markagailua irauli du, baina Netok eta Robinsonek erantzun ona eman dute. Gipuzkoako taldea markagailua goitik jarri da hirugarren laurdenaren bukaeran (53-47), eta azkenengo laurdenean Sito Alonsoren gizonek aise kontrolatu dute neurketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer behar dute Kosner Baskoniak bigarren postua lortzeko eta Surne Bilbaok play-offetarako sailkatzeko?

Bi euskal taldeek asko dute jokoan Endesa Ligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteizko taldeak eskura du bigarren postua eskuratzea Unicaja Malagari irabaziz gero. Horretarako, Valentzia Basketek eta Barçak geratzen zaizkien bi partidak ez irabaztea ere beharrezkoa dute. Bilbotarrek, bestalde, euren esku dute play-offak jokatzea eta 7., 8. edo 9. izan daitezke. Bigarren eta zazpigarren sailkatuak geratzen badira, bi euskal taldeek elkarren aurka joka dezakete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X