Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madrilek irabazi du aurreneko partida

Pablo Lasoren mutilek emaitza irauli behar izan dute ia partida osoan nagusi izan den Bartzelona Regal gainditzeko (76-72).
Real Madril-Bartzelona. Argazkia: EFE

Real Madrilek aurrea hartu du Endesa Ligako finalean, Bartzelonaren aurka landutako garaipena eskuratuta (76-72). Kataluniako taldea nagusi izan da ia partida osoan zehar, baina azkeneko laurdenean, zuriak suspertu egin dira, eta emaitza iraultzea lortu dute. Sergio Llullek eta Sergio Rodriguezek lan bikaina egin dute, eta taldea ederki gidatu dute. Bartzelonak, saskiratze erabakigarria huts egin ditu.

Fitxa teknikoa.

76 - Real Madril (21+14+15+26): Rudy (14), Suarez, Mirotic (5), Llull (19) eta Begic (6) -hasierako bostekoa-, Rodriguez (21), Slaughter (2), Carroll (5), Darden, Draper eta Reyes (4).

72 - Bartzelona Regal (14+31+13+14): Marcelinho (10), Navarro (15), Wallace, Rabaseda eta Tomic (6) -hasierako bostekoa-, Sada (17), Ingles (3), Mavrokefalidis (4), Oleson (9) eta Lorbek (8).

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X