72-94
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun Aro GBC jaitsiera postuetan sartu da

Talde gipuzkoarrak 72-94 galdu du Herbalife Gran Canariaren aurka, eta Cajasolek irabazi duenez GBC sailkapeneko azken-aurreko postuan dago.
Doblas (Lagun Aro GBC) Newley (Herbalife) barnealdia eragotzi nahian. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk beste porrot bat jaso du Endesa Ligan, denboraldiko hamargarrena. Garaipen bakarrarekin dago talde gipuzkoarra Endesa Ligako sailkapeneko azken-aurreko postuan.

Lehen bi laurdenetan parekotasuna izan zen nagusi Lagun Aroren eta Herbalifen artean. Lehen hamar minutuak, 18-20ko emaitzarekin bukatu ziren, eta talde kanariarra bi puntuko abantailarekin iritsi zen atsedenaldira (41-43).

Hirugarren laurdena erabakiorra izan zen. Herbalife nagusitu zen atsedenalditik itzulita. Lagun Arok arazoak izan zituen defentsan, eta zailtasunak ersaoan. Horrenbestez, talde kanariarra abantial lortzen hasi zen. Hirugarren laurdena kanpoko taldearen aldeko zortzi puntuko aldearekin iritsi zen (54-62).

Talde gipuzkoarrak etsi egin zuen azken laurdenean, eta erraztasun asko eman zizkion aurkariari. Eroso jokatu zuen Herbalifek azken laurdena. Ondorioz, alde garrantzitsuak lortu zituen takde bisitariak markagailuan, eta 72-94ko emaitzarekin nagusitu zen Herbalife Illunben.

Fitxa teknikoa:

72 - Lagun Aro GBC: Salgado (8), Papamakarios (7), Kuksiks, Rubio (2), Doblas (8)-hasierako bostekoa- Woods (8), Taylor (12), Neto (10), Ibekwe (14), Diez (3), Olaizola.

94 - Herbalife Gran Canaria: Bellas (15), Toolson (7), Nelson (21), Slokar (6), Newley (18)-hasierako bostekoa- Guerra, Baez (5), Rey, Alvarado, Beirán (12), Scheyer (10).

Epaileak: Hierrezuelo, Martinez, Calatrava.

Partzialak: 18-20; 41-43 -atsedenaldia- 54-62; 72-94.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X