Zesta-punta
2025/04/15 - 14:30
Jai Alai Leagueko Lauko Finalak, Donostian, irailean
Donostiako Carmelo Balda frontoiak hartuko ditu Jai Alai Leagueko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako Lauko Finalak datozen hiru urteetan. 2025ko Jai Alai Leagueko azken fasea irailean jokatuko da.
2025/04/08 - 17:01
Zumaia Master Series txapelketa, apirilaren 14tik 28ra
Zumaian lehen aldiz jokatuko da emakumeen txapelketa profesional bat, eta Frida Watkins zumaiarra izango da protagonistetako bat. Horrez gain, Xabi Barandika hilaren 21ean berragertuko da, min hartuta egon ostean.
2025/04/01 - 18:55
Larunbat honetan hasiko da Lekeitioko Master Series txapelketa
Apirilaren 5, 12 eta 17an Lekeitioko Master Series txapelketa jokatuko da, gizonezkoena zein emakumezkoena. Parte-hartze zabala izango du, eta Xabi Barandika, mina hartuta dabilenez, zalantza da.
2025/03/25 - 21:40
Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.
2025/03/25 - 15:56
Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak
Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.
2025/03/25 - 00:29
Helena eta Arai, 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak
Durangoko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4, eta, ondorioz, txapelak janztea lortu dute. Banakako Seriesen, Aritz Erkiagak erdietsi du titulua, Johan Sorozabal menderatuta.
2025/03/24 - 23:13
Helena Barrenetxearen tanto ederra!
Durangarrak Euskotren Women Winter Serieseko finala irabazi du Arai Lejardirekin batera, partida biribila eginda. Bi setetan gailendu zaizkie Elaia Gogenola eta Oaia Otañori.
2025/03/24 - 22:56
Helena eta Arai: ''Aurkariak urduri egon dira eta nahiko erraz irabazi ditugu bi setak''
Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira Euskotren Women Winter Series txapelketako irabazleak, finalean Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartuta.
2025/03/24 - 22:39
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik irabazi dute Euskotren Women Winter Series txapelketa. Finalean Elaia Gogenola eta Oaia Otaño menderatu dituzte, erraz, bi setetan.
2025/03/24 - 10:00
Helena-Arai vs Elaia-Oaia, Euskotren Winter Serieseko final handia, gaur eitb.eus-en eta ETB1en
Era berean, Johan Sorozabalek eta Aritz Erkiagak Banakako Seriesen finala jokatuko dute, Bi neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15ean.
2025/03/24 - 08:22
Women Winter Series txapelketako final handia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Gaur jokatuko dute Euskotren Women Winter Series Txapelketako final handia Helena-Arai eta Elaia-Oaia bikoteek. 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
2025/03/21 - 23:28
Maite-Arai eta Urreisti-Lekerika bikoteek irabazi dute Araba Euskaraz Jai Alai Master Series txapelketa
Emakumezkoetan, Maitek eta Araik galdutako lehen seta irauli behar izan dute, gero hirugarren setean Elaia eta Maialen menderatzeko (15-10, 6-15 eta 4-5). Gizonezkoetan, Urreistik eta Lekerikak bi setetan garaitu dituzte Erkiaga eta Del Rio (15-9 eta 15-13).
2025/03/21 - 15:04
Xabi Barandika bizpahiru astez egongo da kantxetatik kanpo
Xabi Barandika puntistari zaintiratua atzeman diote eskuineko belaunean, eta bizpahiru aste beharko ditu kantxetara itzultzeko. Gernikarra Araba Euskaraz Jai Alai Master Serieseko finalaurrekoan lesionatu zen, Gasteizen.
2025/03/18 - 21:40
2025eko Euskotren Winter Serieseko bigarren finalaurrekoko hiru tanto onenak
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalerdiko hiru tantorik onenak Frida Watkinsek, Ihart Arakistainek eta Elaia Gogenolak egin dituzte.
2025/03/18 - 16:11
Elaia eta Oaia, Euskotren Winter Serieseko finalera, Ihart eta Frida mendean hartuta
Irabazleak hiru jokotan nagusitu ziren, txapelketako bigarren finalerdian. Halaber, Banakako Seriesen, Johan Sorozabal sailkatu da finalera, Jean Olharani gailenduta.
2025/03/18 - 01:03
Elaiak eta Oaiak Ihart eta Frida menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatu dira
Berriatuako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak 12-15 irabazi dute lehen jokoa, 15-4 galdu dute bigarrena, eta, hirugarrenean, 3-5 nagusitu dira. Gainera, Banakako Seriesen, Johanek Olharan kanporatu du, eta finala jokatuko du; Erkiaga izango du aurkari, Barandika lesionatuta baitago.
2025/03/17 - 22:03
Elaiak egin du bigarren finalerdiko tantorik onena
Berriatuako aurrelariak dejada eder batekin hautsi du bosnakoa lehen jokoan, eta bikote urdina 5-6 aurretik jarri da.
2025/03/17 - 21:51
Elaia Gogenola eta Oaia Otaño: ''Finala, edozeinek irabazita ere, partida polita izango da''
Elaiak eta Oaiak Euskotren Winter Serieseko finalerako txartela lortu dute, bigarren finalerdian Ihart eta Frida hiru jokotan mendean hartuta: 12-15, 15-4 eta 3-5. Finala martxoaren 24an jokatuko dute, Helena eta Arairen aurka.
2025/03/17 - 12:28
Women Winter Series txapelketako bigarren finalaurrekoa, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Gaur jokatuko da Durangon Euskotren Winter Series txapelketako 2. finalaurrekoa: Ihart-Frida vs Elaia-Oaia. Ez galdu, ETB1en eta eitb.eus atarian, 22:20tik aurrera.
2025/03/17 - 10:18
Ihart-Frida vs Elaia-Oaia Euskotren Winter Serieseko 2. finalerdia, gaur eitb.eus-en eta ETB1en
Women Winter Serieseko bigarren finalerdia emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:15ean.