Zesta-punta
2025/03/17 - 10:05
Barandika, lesioaren xehetasunak zehaztuko dituen proben zain
Puntista gernikarrak min hartu zuen ostiralean, Araba Euskaraz Mastersaren finalerdia lehiatzen ari zenean.
2025/03/13 - 12:37
Donibane Lohizune All Star zesta txapelketa apirilaren 10etik 29ra jokatuko da
Bost jardunaldi izango ditu aurtengo edizioak, eta bi berritasun nagusirekin dator. Batetik, emakumeen txapelketa egongo da; bestetik, gizonezkoen sailkapen faseak kiniela formatua izango du.
2025/03/11 - 19:42
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalaurrekoko hiru tanto onenak
2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalerdiko hiru tantorik onenak Maite Ortiz de Mendibilek eta Helena Barrenetxeak egin dituzte.
2025/03/11 - 15:17
Helena-Arai bikotea, Euskotren Winter Serieseko finalera; Barandika, Banakakora
Batetik, Helenak eta Araik Maite eta Maialen mendean hartu zituzten, asteleheneko finalaurrekoan; beraz, finala jokatzeko txartela eskuratu zuten. Bestetik, Xabi Barandikak Erkiaga kanporatzea lortu zuenez, banakako finalean izango da.
2025/03/11 - 01:20
Helenak eta Araik Maite eta Maialen menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalean dira
Astelehenean, finalaurrekoan, Helenak eta Araik 15-11 eta 15-13 hartu dituzte mendean Maite eta Maialen, bi jokotan; hala, finala jokatuko dute, hilaren 24an, eta Ihart-Frida edo Elaia-Oaia izango dituzte aurkari. Halaber, Banakako Seriesen, Barandika sailkatu da finalerako, Erkiaga kanporatuta.
2025/03/11 - 00:45
Helena Barrenetxearen erremate ederra, lehen seta irabazteko
Aurrelari durangarrak modu bikainean eman dio amaiera lehen setari, erremate ederra egin eta jokoa 11-15eko emaitzarekin poltsikoratzeko. Helena eta Arai finalera sailkatu dira, bigarren seta ere irabazita.
2025/03/11 - 00:45
Helena eta Arai: ''Iaz finala irabaztea eskura izan genuen, ea aurten ere aukera daukagun''
Bizkaitar bikotea bigarrenez jarraian sailkatu da Euskoten Women Winter Series txapelketako finalera. Aurten Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal kanporatu dituzte finalerdietan.
2025/03/10 - 22:10
''Zortziko Txikia'': Iñaki Osa ''Goikoetxea'' elkarrizketatu dugu
Iñaki Osa "Goikoetxea" puntista ohi eta, egun, Eraman!-eko kirol zuzendaria Joseba Urkiola EITB Mediaren Kirol zuzendariak elkarrizketatu du, Danian, Biscayne Cup jokatzen ari zirela. Ikusi, osorik, "Zortziko Txikia" ataleko elkarrizketa hau.
2025/03/10 - 10:45
Euskotren Winter Serieseko Maite-Maialen vs Helena-Arai lehen finalerdia, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Women Winter Serieseko lehen finalerdia emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:15ean.
2025/03/04 - 16:54
Erkiaga-Barandika, eta Johan-Olharan, 2025eko Banakako Serieseko finalerdiak
Xabi Barandikak eta Jean Olharanek astelehenean lortu zuten finalaurrekoetarako txartela; hurrenez hurren, Eñaut Urreisti eta Ludovic Laduche menderatu zituzten, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan, final laurdenetan.
2025/03/04 - 01:15
Barandika: ''Denok dakigu zein maila duen Erkiagak, baina saiatu egin behar; uste dut aukerak ditudala''
Gernikako puntistak, final laurdenetan Eñaut Urreisti kanporatuta, Aritz Erkiaga izango du aurkari 2025eko Banakako Serieseko finalaurrekoetan. Urreistiren kontrako partida amaituta, EITBk Barandika elkarrizketatu du.
2025/03/04 - 00:20
Jean Olharan: ''Ondo jokatu dut lehenengo jokoan, eta hirugarrenean dena irten zait; pozik nago''
Paueko puntista 2025eko Banakako Serieseko finalerdietarako sailkatu da, final laurdenetan Ludovic Laduche hiru jokotan mendean hartuta (12-5, 10-12, 5-0). Norgehiagoka amaituta, Olharan pozik azaldu da bereganatutako garaipenagatik.
2025/03/03 - 19:49
Ikusi nola bizi izan duten, Danian, Biscayne Cup txapelketa; Jai Alai Liga AEBra iritsi da
Maila goreneko zesta punta Daniako pilotaleku historikora bueltatu da, Biscayne Cup txapelketari esker; hori Jai Alai Ligarako puntuagarria izan da. Aritz Erkiagak eta Mikel Mancik jantzi dituzte txapelak; ahaztezina izan da, bideo honetan jasota dagoenez.
2025/02/28 - 17:29
Araba Euskaraz Jaia Alai Master Series txapelketa jokatuko da martxoaren 7tik 21era
Martxoaren 7an eta eta 14an jokatuko dira finalerdiak, eta martxoaren 21ean izango da final handia. Neurketak Olabe pilotalekuan izango dira, Gasteizen.
2025/02/27 - 16:28
Lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen Jai Alai Liga
Lehen edizioak 10 txapelketa izango ditu, besteak beste, martxoaren 7an hasiko den Euskotren Winter Series lehiaketa.
2025/02/27 - 16:04
Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa martxoaren 10ean hasiko da
Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa aurkeztu dute gaur Durangon. Martxoaren 10ean hasita, lau bikote lehiatuko dira, eta final handia martxoaren 24an jokatuko dute. Horrez gain, iragarri dute Jai Alai Liga ere egingo dutela, 10 torneoz osatuta.
2025/02/27 - 09:47
Women Winter Series, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Zesta-puntaren ikuskizunak ez du etenik. Oraingoan, emakumezkoen txanda da eta, hala, martxoaren 3an, Women Winter Series txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko dute. Ez galdu, ETB1en eta eitb.eus atarian, 22:20tik aurrera.
2025/02/24 - 21:46
Zesta-puntak distira egin du berriro Floridan
Zesta-punta protagonista izan da iragan asteburuan Dania Beach frontoian, Biscayne Cup txapelketa dela eta. Zaleek, ikusleek eta puntistek lehiaz gozatu dute eta txapelketak jarraipena izatea espero dute.
2025/02/23 - 19:40
Erkiaga eta Manci, Biscayne Cupeko txapeldunak
Bi setetan irabazi diete Johan Sorozabali eta Imanol Lopezi final handian, 15-10 eta 15-14.
2025/02/23 - 14:54
Biscayne Cupeko ikusleak, gustura eta zestak Danian jarraipena izateko irrikaz
Biscayne Cup txapelketak jende ugari bildu du Dania Beach pilotalekuan. Jendeak zestarekin bat egiteko aukera izan du, aspaldiko partez.