Jai Alai League
2024/04/26 - 14:49
Erkiaga-Zabala eta Erika-Mercadie, txapeldun Donibane Lohizuneko All Starren
Erkiagak eta Zabalak 15-10, 12-15 eta 5-2 irabazi diete Laducheri eta-Lekerikari. Emakumezkoetan, berriz, Erika eta Mercadie gailendu dira Sorozabal eta Maialenen aurrean (10-15, 15-14 eta 4-5).
2024/04/25 - 17:34
Zesta All Star txapelketako finalak ikusgai, ostegun gauean, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en
Gizonezkoen finala Erkiaga-Zabala eta Laduche-Lekerika bikoteek jokatuko dute; emakumezkoenean, ordea, Sorozabal-Maialen eta Erika-Mercadié izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.
2024/04/20 - 17:06
Goitia eta Manci, zestako elite mailako txapeldun
Alex Goitiak eta Mikel Mancisidorrek Mancik Euskal Herriko elite mailako txapela jantzi dute. Hirugarren seta behar izan dute Martin Ormaetxea eta Ruben Bailo mendean hartzeko. Lehenengoan 13 eta 15 galdu arren, bigarrenean 15 eta 5 gailendu, eta joko erabakigarrian 5 eta 4 nagusitu dira.
2024/04/17 - 16:38
Ostiral honetan itzuliko da Barandika kantxetara, Gasteizen
Behin eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura sendatuta, eta ia bederatzi hilabete eta gero, Gernikako aurrelaria bueltan izango da.
2024/04/17 - 16:03
Barandika: ''Nire asmoa uda honetan joko maila onean egotea da''
Xabier Barandika ostiral honetan bueltan izango da frontoietan, belauneko lesio luze batetik osatu ostean. Lekerikarekin batera, Laduche eta Zabala bikotearen aurka jokatuko du Araba Euskaraz Jai Alai Masters Serieseko finalaurrekoan.
2024/03/29 - 17:28
Erkiagak eta Mancisidorrek irabazi dute Lekeitioko Master Series txapelketa
Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor Manci nagusitu dira Lekeitioko Master Series txapelketan, Ludovic Laduche eta Thibault Basque bi setetan menderatuta. Emakumeen desafioan, berriz, Erikak eta Fridak 2-1 garaitu dituzte Helena eta Maialen.
2024/03/22 - 18:12
Zumaiako Master Series txapelketa aurkeztu dute
Finalaurrekoak apirilaren 1ean jokatuko dira. Batetik, Johanek eta Del Riok Urresti eta Manziri egingo diete aurre, eta, bestetik, Erkiagak eta Urangak, Cosme eta Lekerikari. Finala, aldiz, apirilaren 8an jokatuko da. Emakumeen arteko desafioa ere antolatu dute.
2024/03/07 - 19:33
Jai Alai League txapelketa urte osan zehar jokatuko da etenik gabe
Jai Alai League, zesta-puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa izatera igaroko da; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batuko dira; Iparraldeko torneoak bikoiztuko dira.
2024/03/07 - 13:18
Jai Alai Leaguek urte guztiko egutegia osatu du, egoitza eta txapelketa berriekin
Lau txapelketa izatetik hamairu izatera pasa da. Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batzeaz gain, Iparraldeko txapelketak bikoiztu egin dira.
2024/03/07 - 12:43
Iñaki Goikoetxea, Eraman: ''Pilotariak hobeto egongo dira urte osoko egutegiarekin''
Iñaki Goikoetxea Eraman Jai Alaiko kirol zuzendariak urteko osoko lehiaketa egutegia izateak onurak ekarriko dituela uste du, batez ere pilotarientzat.
2024/02/19 - 18:04
Iñaki Osa Goikoetxea ‘Goiko’ puntista historikoa, asteartean, Gaur Egun eta Teleberriko kirol tarteetan
‘Goiko’ protagonista izango da bi albistegietako kiroletako tarteetan, ibilbidea profesional oparoari amaiera eman eta bi egunera. Zumaiako aurrelariak bere azken partida jokatu zuen igandean Eusko Label Winter Serieseko finalean.
2023/12/28 - 16:36
Azpiroz eta Martirena, erremonteak batutako herriko lagunak
Hilaren 30ean erremonteko binakako Txapelketako finala jokatuko da. Neurketa arreta osoz biziko dute Uitzi herrian, bertako bi kide lehiatuko baitira bikote desberdinetan: Xabier Azpiroz eta Ibai Martirena.
2023/12/13 - 11:29
Banakako Zesta Txapelketa hasiko da larunbatean, Berriatuan
Zortzi emakumek eta 16 gizonek hartuko dute parte lehiaketan. Finalerdiak abenduaren 29an jokatuko dituzte, eta finala urtarrilaren 5ean izango da.
2023/11/18 - 15:56
Erkiaga eta Basque, Jai Alai World Tourreko txapeldunak
Urdinek gaizki hasi dute partida, baina egoerari buelta ematea lortu dute txapela bereganatzeko Goikoetxea eta Gorka mendean hartuta (15-10, 13-15 eta 4-5).
2023/11/18 - 15:47
Erkiaga eta Basque, txapeldun
Jai Alai World Tourreko finala irabazi dute, Goikoetxea eta Gorkari hiru setetan gailenduta (15-10, 13-15 y 4-5). Emakumekoetan, Merinok eta Watkinsek Barrenetxeari eta Arakistaini irabazi diete 25 eta 21.
2023/11/16 - 12:55
Iñaki Osa Goikoetxeak agur esango dio Bilbori, ostiral honetako Jai Alai World Tourreko finalean
'Goiko'k atzelari gisa jokatuko du Gorka Sorzabalekin, Aritz Erkiaga eta Thibault Basque bikotearen kontra. Neurketa EITBn izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/10/10 - 19:20
Erkiaga-Sorozabal eta Laduche-Basque bikoteek jokatuko dute Jai Alai Leagueko final handia
Partida hilaren 16an jokatuko dute, Durangon, Ezkurdin. Lauko finala astelehen gauean hasi zen; finalaurrekoetan, Erkiagak eta Sorozabalek Johan eta Minvielle menderatu zituzten, eta Laduchek eta Basquek Goikoetxea eta Lopez kanporatu zituzten.
2023/10/10 - 00:52
Erkiaga-Sorozabal eta Laduche-Basque bikoteek jokatuko dute Jai Alai Leagueko finala
Bikote lapurtarrak ezustekoa eman du Goikoetxea-Lopez faboritoak bi setetan gainditu eta finalerako txartela lortuta.
2023/10/05 - 17:38
Jai Alai Leagueko lauko finala Ezkurdin jokatuko dute, hilaren 9an eta 16an
Ranking ofizialeko lau aurrelari eta lau atzelari onenak arituko dira, bikoteka, aurrez aurre, 2022-23ko Liga bateratuaren txapelak erdietsi nahirik.
2023/10/05 - 15:44
Zortzi puntista onenek izango dute jokoan Jai Alai Leagueko lehenengo txapela, Durangoko lauko finalean
Finalaurrekoak urriaren 9an izango dira, eta finala 16an jokatuko dute, denak Ezkurdi pilotalekuan. Goikoetxea eta Lopez Laducheren eta Basqueren aurka arituko dira finalerdi batean, eta Erkiaga-Solozabal eta Johan-Minvielle bikoteak izango dira aurrez aurre bestean. EITBk lauko finala emango du.