Jai Alai League
2024/09/18 - 17:02
Hondarribiko zesta-punta Grand Slamaren finala, ostiralean
Bixente-Atain eta Arbe-Oyhenard bikoteek jokatuko dute Hondarribiko zesta-punta Grand Slam txapelketaren finalaren aurkezpen ekitaldian. Zer-nolako partida espero duten azaldu dute.
2024/09/14 - 19:15
Arbe-Oyhenard eta Bixente-Atain, Hondarribiko Grand Slameko finalera
Arbe-Oyhenard eta Bixente-Atain bikoteak sailkatu ziren atzo ostiralean jokatuko den Hondarribiko Grand Slameko finalera. Lehendabizikoek 1-2 garaitu zituzten Erik eta Bailo (15-11, 11-15 eta 3-5); bigarrenek, berriz, 2-1 menderatu zituzten Etcheberry eta Laborde (15-5, 13-15 eta 5-1).
2024/09/07 - 22:58
Erkiagak eta Gorkak irabazi dute Paueko finala
Aritz Erkiagak eta Johan Sorozabalek irabazi dute Paueko kopako finala. 15-9 eta 15-10 hartu dituzte mendean Xabier Barandika eta David Minvielle Jai Alai Ligako azken txapelketan.
2024/08/28 - 19:11
Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek irabazi dute Donibane Lohizuneko Nazioartekoa
Finalean, astelehenean, Ludovic Laduche eta Gorka Sorozabal hartu zituzten mendean, bi jokotan, 15-13 eta 15-7. Horrenbestez, Johanek eta Basquek eskuratu dute Jai Alai Ligako lauko finalerako txartela.
2024/08/22 - 14:29
Erkiagak eta Portetek irabazi dute Urrezko Xistera
Erkiaga eta Portet izan dira nagusi Biarritzen jokatutako Urrezko Xisteraren finalean, Johan eta Basqueren kontra: 15-12 eta 15-5. Erkiagarentzat bosgarren Xistera da.
2024/08/18 - 17:46
Erkiagak eta Mancik irabazi dute Gernikako Grand Slama
Aritz Erkiagak eta Mikel Mancisidorrek irabazi dute Gernikako Grand Slama, Johan eta Lopez 8-15, 15-9 eta 5-3 menderatuta.
2024/08/11 - 18:04
Johan-Lopez eta Erkiaga-Manzi bikoteak lehiatuko dira Gernikako Grand Slameko finalean
Johanek eta Lopezek 15-13 eta 15-12 garaitu zituzten Urreisti eta Zabala, eta Erkiagak eta Manzik 15-11 eta 15-13 menderatu zituzten Olharan eta Gorka finalera sailkatzeko.
2024/07/20 - 16:57
Gaur hasiko da Gernikako Grand Slama
Johan eta Lopez Olharan eta Gorkaren aurka arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, Erkiagak eta Mancik Urresti eta Zabalari egingo diote aurre.
2024/07/18 - 17:02
Uztailaren 20tik abuztuaren 17ra jokatuko dute Gernikako Grand Slama
Gaur eguerdian aurkeztu dute aurtengo Gernikako Grand Slam txapelketa. Jai Alai Leagueko 13.a eta azkena. Zortzi bikotek hartuko dute parte, uztailaren 20tik abuztuaren 17ra.
2024/07/17 - 12:05
Xabi Barandika eta Imanol Lopez, Markina-Xemeingo Grand Slameko txapeldunak
Gernika-Lumoko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Jean Olharan eta Ion Ibarluzea menderatu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-7 eta 15-8, Markinako Unian, asteartean. Barandika eta Lopez nagusi izan dira, eta merezita irabazi dute.
2024/07/17 - 12:00
Imanol Lopez: ''Oso pozik nago, bikote polita egin dugu, eta asko disfrutatu dugu''
Xabi Barandika eta Imanol Lopez izan dira nagusi Markina-Xemeingo Grand Slameko finalean. Egindako lanarekin gustura agertu dira partida ostean.
2024/07/15 - 19:54
Hondarribiko zesta-puntako Grand Slamaren 18. edizioa aurkeztu da
Lehen aldiz emakumezkoen partaidetza izango da, guztira, txapelarengatik borrokatuko duten lau bikoterekin. Bestalde, gizonezkoetan sei bikotek jokatuko dute txapelketa. Partidak ostiraletan jokatuko dira eta finalak irailaren 20an.
2024/07/07 - 17:01
Barandika-Lopez eta Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo finalera
Olharanek eta Ibarluzeak partida ederra egin zuten Laduche eta Basqueren aurka, eta 13-15 eta 14-15 nagusitu ziren. Barandikak eta Lopezek, berriz, Johan eta Del Rio hartu zituzten mendean, hiru setetan. Finala uztailaren 16an izango da, Karmen egunean.
2024/07/07 - 12:18
Barandika-Lopez vs Olharan-Ibarluzea, Markina-Xemeingo final handia
Laduche eta Basque Markina-Xemeingo Grand Slametik at geratu dira Olharan eta Ibarluzearen kontra 13-15 eta 14-15 galduta. Barandikak eta Lopezek, berriz, mendean hartu dituzte Johan eta Del Rio (11-15, 15-9 eta 5-2).
2024/07/02 - 16:47
Jai Alai Summer Season erremonte txapelketa aurkeztu dute
Txapelketak ligaxka, finalerdiak eta finala izango ditu hilaren 11an hasita. Besteak beste, Juanenea-Ansa, Azpiroz-Ezkurra eta Barrenetxea-Urriza bikoteek lehiatuko dute. Iker Ansa bera, formatuarekin pozik agertu da.
2024/06/30 - 13:49
Laduche-Basque vs Olharan-Ibarluzea eta Barandika-Lopez vs Johan-Del Rio, Markina-Xemeingo finalerdiak
Erkiaga eta Zabala Markina-Xemeingo Grand Slametik at geratu dira Laducheren eta Basqueren kontra 15-9 eta 15-8 galduta. Horrez gain, Ibarluzeak eta Olharanek mendean hartu dituzte Goitia eta Gorka bi setetan; gainera, azken horiek kanporatu dituzte.
2024/06/23 - 17:21
Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez finalerdietan dira
Zesta-puntako Grand Slameko bigarren jardunaldian, alde batetik, Laduche-Basque eta Barandika-Lopez bikoteak neurtu ziren. Laduche eta Basque nagusitu ziren 10-15, 15-12 eta 5-2. Bestalde, Johanek eta Del Riok 8-15, 15-12 eta 1-5 irabazi zieten Goitiari eta Gorkari.
2024/06/23 - 13:47
Johan-Del Rio eta Barandika-Lopez bikoteak Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietan daude
Laduche-Basque bikoteak mendean hartu ditu Barandika eta Lopez hiru setetan (10-15, 15-12 eta 5-2) Marxika-Xemeingo Grand Slameko bigarren jardunaldian. Horrez gain, Johanek eta Del Riok irabazi egin diote Goitia-Gorka bikoteari (8-15, 15-12 eta 1-5).
2024/06/16 - 17:12
Erika-Oaia eta Goitia-Salegi bikoteek jantzi dute txapela Donostian
Donostiako zesta-puntako txapelketen finalak atzo jokatu ziren Karmelo Balda frontoian. Erikak eta Oaiak Elaia eta Arai hartu zituzten mendean, emakumeen finalean; Goitia eta Salegi, berriz, Bixente eta Oyhenarden aurka gailendu ziren.
2024/06/16 - 16:55
Barandika eta Lopez indartsu hasi dira Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Grand Slama atzo hasi zen, frontoia ia beteta zegoela, eta bi partida jokatu ziren: Barandikak eta Lopezek ederto ekin zioten txapelketari, Erkiaga eta Zabala 12-15 eta 10-15 menderatuta, eta Johanek eta Del Riok 11-15 eta 11-15 garaitu zituzten Olharan eta Ibarluzea.