Johan-Gorka eta Erkiaga-Lopez bikoteek garaipena lortu dute Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian, Laduche-Basque eta Goitia-Lekerika aurkari
Johan eta Gorka finalerdietan dira, eta Erkiagak eta Lopezek, Zulaikaren eta Ubillaren aurkako partidan joko bat eskuratuko balute, sailkatzea erdietsiko lukete. Sorozabal anaiek 15-7 eta 15-7 menderatu dituzte Laduche eta Basque, eta Erkiaga eta Lopez 15-13 eta 15-11 gailendu zaizkie Goitiari eta Lekerikari.
Johan eta Gorka Sorozabalek Ludovic Laduche eta Thibault Basque menderatu dituzte, bi jokotan, 15-7 eta 15-7, eta Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Alex Goitia eta Unai Lekerika hartu dituzte mendean, bi jokotan ere, 15-13 eta 15-11, 2026ko Biscayne Cupeko bigarren jardunaldian, osteguneko goizaldean, Euskal Herriko ordua kontuan izanik. Horrenbestez, Johan eta Gorka txapelketako finalerdietan dira, eta Erkiagak eta Lopezek gertu dute sailkatzea; hain zuzen, Zulaikaren eta Ubillaren aurka joko bat egingo balute, eskuratuko lukete txartela.
Hala, bigarren jardunaldiko lehenengo partidan, Johanek eta Gorkak argi menderatu dituzte Goitia eta Lekerika. Bi puntista berriztarrek maila bikaina eman dute, bereziki Johanek; aurrelariak erremate ederrak egin ditu. Johanek eta Gorkak, beraz, matematikoki ziurtatu dute ostiraleko finalerdietan izango direla.
Bigarren neurketan, Erkiaga eta Lopez irten dira garaile, eta oso hurbil dute finalaurrekoetarako sailkatzea. Daniako pilotalekuan bildu diren zaleek Erkiagak eta Goitiak aurreko koadroetan izan duten lehiaz gozatu dute. Garaipen hori eskuratuta, Erkiagak eta Lopezek joko bat egin behar dute Zulaika-Ubilla bikotearen aurka, txapelketan jarraitzeko.
Ostegunean, Euskal Herrian ostiraleko goizaldean, Johanek eta Gorkak Urreistiren eta Ibarluzearen aurka jokatuko dute, eta, arestian esan bezala, Erkiaga-Lopez eta Zulaika-Ubilla arituko dira nor baino nor gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Lopezek San Telmo egunean esango dio agur zesta-puntari, Zumaia Jai Alai Master Seriesen finalean
Astelehenean jokatu dute bigarren finalerdia, eta Erkiagak eta Lopezek Johan eta Ibarluzea kanporatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-11; emakumezkoen txapelketan, Elaiak eta Fridak Helena eta Oaia menderatu dituzte, bi jokotan ere, 15-14 eta 15-12.
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.
Lur-Oaia eta Johan-Lopez, Araba Master Serieseko txapeldunak
Gaur jokatu dira Araba Master Serieseko finalak: emakumezkoetan, Lurrek eta Oaiak bi setetan mendean hartu dituzte Maite eta Frida (15-3, 15-10); gizonezkoetan, berriz, Johan eta Lopez gailendu dira Erkiagaren eta Zabalaren aurka (13-15, 13-15).
Ikusi "Miami Biscayne Cup" dokumentala
Astelehenean, martxoaren 2an, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gozatu Danian (Miami) jokatutako zesta-punta txapelketaren bigarren edizioari buruzko dokumentalaz, protagonista nagusien eskutik.
Gorka Sorozabal: "Anai bezala funtzionatzen dugu, talde bat bezala"
Johan Sorozabalen, Gorka Sorozabalen, Aritz Erkiagaren eta Imanol Lopezen adierazpenak Biscayne Cupeko finalaren ostean.
Sorozabal anaien eta Erkiaga-Lopezen arteko Biscayne Cupeko finalaren laburpena
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).