22:15ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jai Alai Leagueko finalak, gaur gauean, EITB Median

Batetik, Urreisti-Basque eta Barandika-Lopez bikoteek neurtuko dituzte elkarren indarrak; bestetik, Elaia-Maia eta Arai-Oihana kantxaratuko dira. Bi neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
Jai Alai League
Jai Alai League

Jai Alai League zesta-punta txapelketako finalak hartuko du gaur, irailak 29, Donostiako Carmelo Balda frontoiak. Emakumezkoetan, Elaia Gogenola-Maia Goikoetxea eta Arai Lejardi-Oihana Sorozabal bikoteak izango dira aurrez aurre. Ez dago faborito garbirik; beraz, ikusteke dago nork estreinatuko duen lehen edizio honetako palmareseko gailurra.

Gizonezkoetan, berriz, Barandika eta Lopez iaz lortutako garaipena errepikatzen saiatuko dira Urreisti eta Basqueren aurrean.

Partidak EITB Median izango dira ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X