Erkiaga eta Manci, Biscayne Cupeko txapeldunak
Aritz Erkiagak eta Mikel Mancisidorrek irabazi dute Biscayne Cup txapelketa, Danian (Miami, AEB). Final handian, Bi setetan garaitu dituzte Johan Sorozabal eta Imanol Lopez, 15-10 eta 15-14.
Partida Erkiaga eta Manciren alde jarri da hasieratik, oso azkar, aurkariek erraztasunak ematen dizkietelako. Johan ez da fin ibili aurrealdean, eta horrek egindako akatsek markagailuan ihes egitea ahalbidetu diete aurkariei (10-3).
Hala ere, lau tanto jarraian eginda (10-7), Johan eta Lopez partidan sartu dira berriro, eta seta irabazteko borrokatu dira. Bi tantora jarri dira, eta egoerari buelta ematea lortu dute ia-ia, baina Erkiaga eta Manci ondo aritu dira azken tantoetan, eta lehen seta irabazi dute (15-10).
Bigarren seta lehiatuago hasi da, lehen seteko galtzaileak bigarrena kontrolatzeko asmoz abiatu baitira (4-4). Johanek Erkiaga mugitu du frontoitik, eta, bi pareten eta dejada on baten bidez, nagusitzeko beharra erakutsi du (8-7).
Aurretik ere jarri dira, markagailuan 9-10ekoa jarrita, eta 10-10, 12-12, 13-13 eta 14-14ko berdinketak heldu dira gero, baina elastiko marroia zeramaten bikotekideen arteko komunikazio faltak azken tantoa eta txapela eman die Erkiaga eta Manciri (15-14).
Zure interesekoa izan daiteke
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioa aurkeztu dute
Donibane Lohizuneko All Starraren bosgarren edizioaren aurkezpena egin dute asteazken honetan. Gizonezkoena apirilaren 9an hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 21ean. Finalak 28an izango dira eta Euskal Telebistan jarraitu ahal izango dira.
Olharan-Lekerika eta Ihart-Maialen, Zumaiako Master Serieseko finalera
Harmailetan giro ederra zela jokatu ziren atzo Zumaiako Master Seriesko finalerdiak, eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile bi jokotan. Olharanek eta Lekerikak 13-15 eta 11-15 hartu zituzten mendean Urreisti eta Uranga. Ihart eta Maialen 15-13 eta 15-5 nagusitu zitzaizkien Sorozabali eta Eneritzi.
12 puntista, 2026ko Banakako Laboral Kutxa zesta-punta txapelketan
Apirilaren 3tik 12ra lehiatuko dira, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Imanol Lopezek, azken mende laurdeneko atzelari onenak, erretiroa hartuko du, jaioterrian
Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu, astebetera, San Telmo egunean. Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga.
Erkiagak eta Atainek irabazi dute Ezkurdi Jai Alai Master Series txapelketa
Astelehenean jokatutako finalean, Urreisti eta Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan, 15-11, 12-15 eta 5-1.
Lur-Oaia eta Johan-Lopez, Araba Master Serieseko txapeldunak
Gaur jokatu dira Araba Master Serieseko finalak: emakumezkoetan, Lurrek eta Oaiak bi setetan mendean hartu dituzte Maite eta Frida (15-3, 15-10); gizonezkoetan, berriz, Johan eta Lopez gailendu dira Erkiagaren eta Zabalaren aurka (13-15, 13-15).
Ikusi "Miami Biscayne Cup" dokumentala
Astelehenean, martxoaren 2an, 22:15etik aurrera, ETB1en. Gozatu Danian (Miami) jokatutako zesta-punta txapelketaren bigarren edizioari buruzko dokumentalaz, protagonista nagusien eskutik.
Gorka Sorozabal: "Anai bezala funtzionatzen dugu, talde bat bezala"
Johan Sorozabalen, Gorka Sorozabalen, Aritz Erkiagaren eta Imanol Lopezen adierazpenak Biscayne Cupeko finalaren ostean.
Sorozabal anaien eta Erkiaga-Lopezen arteko Biscayne Cupeko finalaren laburpena
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).
Sorozabal anaiak, Biscayne Cupeko txapeldunak
Johan eta Gorka Sorozabalek irabazi dute Biscayne Cup, Erkiaga-Lopez bikotearen aurka lehen seta galdu (15-6), bigarrena irauli (8-15) eta hirugarrenean berdinketa hautsita (3-5).